Herriguneko trafikoa arintzeko zabalik dago Zerkale kalea Seguran
Ostiral eguerdian inauguratu zuten Segurako Zerkalde kalea. Kale hau aurrez ere egon bazegoen arren, zabaldu eta berritu on bat eman diote azken urtebetean. Eluska Gerriko alkatea eta Jon Txabarri arkitektoak eman zieten inaugurazio ekitaldiei hasiera, lanen nondik-norakoak azalduz. Beraiekin batera zeuden proiektua aurkezten udaletxeko mahaiean Juanma Sanz eta Iturrioz enpresako arduraduna ere. Aurreko legealdian hasi zen obra honek 14 hilabete iraun ditu, eta Iturrioz enpresakoek egin dituzte lanak. Aurrekontuaren bueltan ibili dira kostuak: 1.400.000 euro inguru. Aurkezpenean azaldu zuten bezala, herriko kaskoa Multzo Monumental izendatu zenetik, altxor honi indar gehiago eman nahian trafikoa zerkaldetik eta Maduratik bideratzea pentsatu zuten, eta oinezkoei lehentasuna ematea kaskoan. Madurako obrak aspalditxoan amaituta daude, eta Zerkaldeko hau gelditzen zen orain arte egiteko. Autoak Zerkaldeko bidetik pasatzeko 8-10 metro inguru zabaldu dute bidea kale honek dituen 350 metro inguruko luzeeran. Lehen baino askoz errepide zabalagoa dago orain, bi noranzkorekin. Zerkalde erosoagoa Errepidearen bazterretara, berriz, 70 aparkaleku egin dituzte, aurrez zegoen aparkalekuen arazoari irtenbidea emanez, eta parkearen ondoan dagoen aparkalekuaren osagarri. Espaloiak ere badaude bazterretan, jendea erosoago ibili ahal izateko. Izan ere, autoek edozein lekutan aparkatzen zuten, baita aurrez zegoen espaloi txikiaren gainean ere. Behin udaletxeko aurkezpenak egin ostean Zerkalde kale berritura joan ziren. Dantzariek Agurra dantzatu [...]
Eluska Gerriko alkatea eta Jon Txabarri arkitektoak eman zieten inaugurazio ekitaldiei hasiera, lanen nondik-norakoak azalduz. Beraiekin batera zeuden proiektua aurkezten udaletxeko mahaiean Juanma Sanz eta Iturrioz enpresako arduraduna ere.
Aurreko legealdian hasi zen obra honek 14 hilabete iraun ditu, eta Iturrioz enpresakoek egin dituzte lanak. Aurrekontuaren bueltan ibili dira kostuak: 1.400.000 euro inguru.
Aurkezpenean azaldu zuten bezala, herriko kaskoa Multzo Monumental izendatu zenetik, altxor honi indar gehiago eman nahian trafikoa zerkaldetik eta Maduratik bideratzea pentsatu zuten, eta oinezkoei lehentasuna ematea kaskoan. Madurako obrak aspalditxoan amaituta daude, eta Zerkaldeko hau gelditzen zen orain arte egiteko. Autoak Zerkaldeko bidetik pasatzeko 8-10 metro inguru zabaldu dute bidea kale honek dituen 350 metro inguruko luzeeran. Lehen baino askoz errepide zabalagoa dago orain, bi noranzkorekin.
Zerkalde erosoagoa
Errepidearen bazterretara, berriz, 70 aparkaleku egin dituzte, aurrez zegoen aparkalekuen arazoari irtenbidea emanez, eta parkearen ondoan dagoen aparkalekuaren osagarri. Espaloiak ere badaude bazterretan, jendea erosoago ibili ahal izateko. Izan ere, autoek edozein lekutan aparkatzen zuten, baita aurrez zegoen espaloi txikiaren gainean ere.
Behin udaletxeko aurkezpenak egin ostean Zerkalde kale berritura joan ziren. Dantzariek Agurra dantzatu eta alkateak zinta moztu zuen, kalea inauguratuz. Kalean gora, kultur etxeraino iritsi ziren, eta hamaiketako eder batez gozatu zuten inguratu zirenek.
«Orain herritarren eta kanpotik datozen gidarien esku egongo da Zerkalde kalearen erabilera egokia egitea» azaldu zuen Gerrikok, arauak errespetatzeko deia eginez.














