Euripean, baina dantzarako gogoz jarraitzen dute lazkaotarrek
Euripean ari dira ospatzen Lazkaoko festak. Euria gogotik ari du eguna argitu duenetik, baina goiz parterako programatutako ekintzak pentsatu bezala burutu dituzte. Kosta egin zaie goizean lazkaotarrei etxetik irtetea, eguraldiak ere ez baitu lagundu,...
Euripean ari dira ospatzen Lazkaoko festak. Euria gogotik ari du eguna argitu duenetik, baina goiz parterako programatutako ekintzak pentsatu bezala burutu dituzte. Kosta egin zaie goizean lazkaotarrei etxetik irtetea, eguraldiak ere ez baitu lagundu, baina udal agintarien soka dantzaren ordua iritsi denerako, pilotalekua jendez beteta zegoen. Goizeko gaztetxoen pilota partidek ere izan dute ikuslerik. Trikitilarien eta txistularien doinuek erakarri dute jendea pilotalekura, eta txalo artean hartu dituzte udal agintarien dantzak.
Egunotan haur danborradaren 25 urtetako argazkiak biltzen dituen erakusketa bat ere ireki dute Lazkaon. Bihar ere ikusgai egongo da.
• Ikusi festetako egitarau guztia












