
Legazpiko gaztetxeak aurrera jarraitzen du hamabosgarren urtemuga ospakizunekin. Gaur eguerdian bertso bazkaria egin dute. Urretxuko, Zumarragako, Gabiriako eta Ezkio-Itsasoko bertsolariak legazpiarrei batu zaizkie eta herrien arteko pikean aritu dira....

Atzokoan, apirilak 27, hilabeteko azken ostirala izanik, euskal preso politikoen aldeko elkarretaratzea egin zuten Urretxuko eta Zumarragako Areizaga-Kalebarren plazan.

Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreek Xentimorik gabe antzezlana egingo dute ostiralean, 19:30ean, Igartza jauregian

171 txirrindularik hartu dute irteera Legorretan gaur egiten ari diren txirrindulari gazteentzako proban. 17 eta 18 urte arteko gazteek euripean hasi behar izan dute lasterketa, eta Alegi eta Itsasondo artean luizi bat gertatu denez, ibilbidea ere apur...

Euripean ari dira ospatzen Lazkaoko festak. Euria gogotik ari du eguna argitu duenetik, baina goiz parterako programatutako ekintzak pentsatu bezala burutu dituzte. Kosta egin zaie goizean lazkaotarrei etxetik irtetea, eguraldiak ere ez baitu lagundu,...

Angel Oiarbide idiazabaldarrari elkarrizketa digitala egin zioten atzo Berria.info atarian. Oiarbide Nazioen Mundua ekimeneko kidea da, eta Gazta Zati bat dokumentalean lan egin du Jon Maiarekin batera. Elkarrizketan, autodeterminazioaz, Euskal Herriar...

Aritz Lasa urretxuarrak 22-4 irabazi zion atzo Zubietari, eta eskuz banakako txapelketa jokatzeko eskubidea irabazi du.



