Foru Aldundiak 30 gazte birkokatu ditu, hauek zeuden etxebizitzak kudeatzen dituen enpresa porrot ekonomikoan dagoelako
Gipuzkoako Foru Aldundiak 30 adingabeko birkokatu ditu, hauek aurkitzen ziren tutoretzapeko adingabeen etxeak kudeatzen zituen enpresa (Bide Berri) porrot ekonomikoan dagoelako. Enpresa horrek bost etxebizitza kudeatzen zituen, horien artean Urretxun dagoen bat, eta dituen zorrak milioi bat eurokoak izan daitezke. Hala eman dute jakitera hainbat berri agentziak.
Aldundiko ordezkariek ikerketa batean izan dute zorraren berri. Bertan, enpresak porrot egin duela eta Gizarte Segurantzarekin, Ogasunarekin eta langileekin zorrak dituela jakin dute. Bide Berri enpresak kudeatzen zituen bost etxebizitzetako bat Urretxun dago. Besteak Arrasaten, Tolosan, Bergaran eta Donostian daude. Orain, etxe horietan aurkitzen ziren gazteak beste etxebizitza batzuetara eraman dituzte. Ander Rodriguezek, Gizarte Gaietarako diputatuak enpresa kudeatzaile ohiaren lana jarraitzeko pret dauden bi entitateren berri dutela jakinarazi du. Bide Berri enpresaren 54 langileak ere kontratatuko lituzkete enpresa hauek.












