Beheko auzoko festak ospatuko dituzte gaur Seguran, ohiko egitarauarekin
Gaur ospatuko dituzte Seguran beheko auzoko festak. Meza egingo dute Gurutz Deunaren ermitan, toka jokoan parte hartzeko aukera egongo dute, mokadutxoa ere egongo da eta afaria egingo dute auzokoek iluntzean. Igandean, berriz, XXXVIII. Gurutz Deunaren ...
Gaur ospatuko dituzte Seguran beheko auzoko festak. Meza egingo dute Gurutz Deunaren ermitan, toka jokoan parte hartzeko aukera egongo dute, mokadutxoa ere egongo da eta afaria egingo dute auzokoek iluntzean.
Igandean, berriz, XXXVIII. Gurutz Deunaren Txirrindulari proba egingo da Jabier Ormazabalen oroimenez.
Arratsaldeko 16:00etan hasiko da herriko plazan, eta 18:00ak aldera amaitzea aurreikusten da, txirrindulariek 80 kilometroko ibilbidea egin ostean. Hau jubenilek egingo badute ere, beste maila batzuk ere lehiatuko dira.













