Bide Berdearen II. eguna
Mutiloatik Ormaiztegi arteko Bide Berderen II. eguna ospatzeko arratsalde-pasa ederra antolatu dute larunbat arratsalderako. Hona hemen egtaraua: - Irteera ordua eta lekua: Mutiloako Plaza, arratsaldeko 16.00etan. - Ibilbidea (6,5km): Mutiloa-Barnaola-...
Mutiloatik Ormaiztegi arteko Bide Berderen II. eguna ospatzeko arratsalde-pasa ederra antolatu dute larunbat arratsalderako. Hona hemen egtaraua:
– Irteera ordua eta lekua: Mutiloako Plaza, arratsaldeko 16.00etan.
– Ibilbidea (6,5km): Mutiloa-Barnaola-Lierni- Lointzi-Ormaiztegi (Zumalakarregi Museoa). Ibilbide hau amaitzean Mutiloara itzultzeko doako autobus zerbitzua egongo da.
– Ipuin kontalaria: Maite Franko ipuin kontalariaren bidez aukera izango dugu bide berdearen istorio eta kondairak ezagutzeko.
– Merienda: Ogitartekoa eta edaria eskainiko da ibilbidearen erdialdean.
– Diploma eta sariak: Ibilbidea amaitzen duten parte hartzaile guztiei diploma banatuko zaie eta sari (4 Idiazabal gazta eta 4 ipuin bilduma) zozketan parte hartuko dute. 19.00etan Zumalakarregi Museoan, Ormaiztegi.
– Amaiera: arratsaldeko 19:30ak
· Izen-ematea
· Aurrez: Zumalakarregi Museoan (943889900/ mzumalakarregi@gipuzkoa.net), Mutiloako Udala (943 800 450)
· Egun berean: Mutiloako plazan 15.30 aurrera.