Jentilbaratzaren Erdi Aroko azokako afarirako txartelak salgai daude
Jentilbaratza 1512-2012 elkarteak presentzia izango du aurten ere Ordizian ospatzen den Erdi Aroko azokan. Hilaren 12an eta 13an ospatuko da aurten. Goen plazan izango da aurten ere bilgunea, eta dagoeneko jarri dituzte salgai hilaren 12an egingo den herri afarirako txartelak. Orlegin, Herrikon, Pottokan eta Kirkilen eros daitezke txartelak, 15 euroan. Hauxe izango da menua: Baratzuri zopa, patatak errioxar erara, burduntzian erretako euskal txerria eta ijto besoa. Azokako asteburuaren aurretik, hala ere, DVD emanaldi bat eta hitzaldi bat antolatu ditu Jentilbaratza elkarteak hilaren 7rako. Nafarroa Bizirik elkarteko Sergio Iribarrenek Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten memoria hitzaldia egingo du 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.
Jentilbaratza 1512-2012 elkarteak presentzia izango du aurten ere Ordizian ospatzen den Erdi Aroko azokan. Hilaren 12an eta 13an ospatuko da aurten. Goen plazan izango da aurten ere bilgunea, eta dagoeneko jarri dituzte salgai hilaren 12an egingo den herri afarirako txartelak. Orlegin, Herrikon, Pottokan eta Kirkilen eros daitezke txartelak, 15 euroan. Hauxe izango da menua: Baratzuri zopa, patatak errioxar erara, burduntzian erretako euskal txerria eta ijto besoa.
Azokako asteburuaren aurretik, hala ere, DVD emanaldi bat eta hitzaldi bat antolatu ditu Jentilbaratza elkarteak hilaren 7rako. Nafarroa Bizirik elkarteko Sergio Iribarrenek Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten memoria hitzaldia egingo du 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan.