Joxantonio Ormazabali omenaldia igandean
Joxantonio Ormazabalen bigarren urteurrenean herritarrek omenaldi xume bat egin nahi diote igande honetan Zegaman. 13:00etan hasiko da ekitaldia: dantzariek Agurra dantzatuko dute Toberako txistulariek lagunduta, Aitxuriko haurrek emanaldia egingo dute...
Joxantonio Ormazabalen bigarren urteurrenean herritarrek omenaldi xume bat egin nahi diote igande honetan Zegaman. 13:00etan hasiko da ekitaldia: dantzariek Agurra dantzatuko dute Toberako txistulariek lagunduta, Aitxuriko haurrek emanaldia egingo dute, Orkatz eta Orkatz Txikikoek ere abestuko dute eta Joanes Etxaidek bertso batzuk abestuko ditu. Amaieran salda banatuko da.