Txirrindulari juniorrek Lazkaomendiko proba jokatuko dute etzi
Lazkaomendi auzoan asteburuan ospatuko dituzte jaiak, eta tartean txirrindularitza proba izango da, juniorrentzat. Larunbat arratsaldean jokatuko da Lazkaomendiko 36. Proba, Lazkao Kirol Elkarteak antolatuta. Lazkaoko kaletik irtengo dira txirrindulari...
Lazkaomendi auzoan asteburuan ospatuko dituzte jaiak, eta tartean txirrindularitza proba izango da, juniorrentzat. Larunbat arratsaldean jokatuko da Lazkaomendiko 36. Proba, Lazkao Kirol Elkarteak antolatuta.
Lazkaoko kaletik irtengo dira txirrindulariak, 16:00etan. Itzuli bat bertan osatu, eta Alegiaraino joan-etorria egingo dute. Atzera Lazkaora iritsi, eta Ataundik bi itzuli izango dituzte jarraian. Bigarren aldian Urkillaga igoko dute, Aiatik gora. Etorrerakoan Lazkaomendira igota bukatu dute lasterketa.
Ibilbideak 87 kilometro ditu. Ordutegi azkarrena kontuan hartuta 18:10ean bukatuko da.