Lazkaoko danborradetako jantziak datorren astean itzuli behar dira
Lazkaoko danborradak antolatzen dituen taldeak bi egun jarri ditu, datorren astean, desfilean erabilitako arropak eta jantziak jendeak itzul ditzan. Astelehen eta astearte arratsaldeetan ordutegia zehaztu dute, haurren nahiz helduen danborradetan ibili...
Lazkaoko danborradak antolatzen dituen taldeak bi egun jarri ditu, datorren astean, desfilean erabilitako arropak eta jantziak jendeak itzul ditzan. Astelehen eta astearte arratsaldeetan ordutegia zehaztu dute, haurren nahiz helduen danborradetan ibilitakoentzat, bakoitzak dagokion garaian eraman ditzan. Hauxe:
ASTELEHENA, maiatzak 7
- 16:30-17:30. Haur danborradako kupelak.
- 17:30-18:30. Helduen danborradakoak.
ASTEARTEA, maiatzak 8
- 16:30-17:30. Haur danborradakoak, kantinerak, udalkideak,…
- 17:30-18:30. Helduen danborradakoak.