2012/5/6

Irani buruz dokumentala emango dute Maizpiden, gaur

Asier Arantzabalek eta Mila Gallastegik ekoitzitako Iran ikus-entzunezkoa emango dute, gaur, Lazkaoko Maizpide euskaltegian, 21:00etan. Irani buruzko «topikoetatik ihes» egin nahi dute hara burututako bidaian. Emanaldia irekia da.

Aimar Maiz

Ampo Ordizia ligako finalerako sailkatu da

Ampo Ordiziak Espainiako Ohorezko Mailako ligako finala jokatuko gaur zortzi Valladoliden VRAC Quesos Entrepinaresen aurka, gaur eguerdian Bizkaia Gernikari 38-22 irabazi eta gero. Markagailuak bestelakorik erakusten duen arren, Goierriko taldeak asko sufritu du bigarren zatian, harik eta 75. minutuan Phil Huxfordek entsegu ikusgarri bat lortu eta finalerdia erabakita utzi arte. Jende ugari elkartu da gaur Altamira zelaira, eta espero da datorren igandeko finalera ere jende asko joango dela Ordiziatik eta Goierritik. Ampo Ordiziaren aurreneko hogei minutuak ikusgarriak izan dira. Une batean, El Salvadorrek eta Ordiziak jokatu zuten Espainiako Kopako finalaren traza hartu du. 4. minutuan Julen Goiak entsegua lortu du, baina Krollek ez du hagetara asmatu (5-0). 9. minutuan, berriz, Phil Huxford izan da gernikarren marra gainditzea lortu duena, eta Krollek hagetara asmatuta 12-0koa jarri du markagailuan. Eta handik bi minutura, Huxford izan da berriz entsegua lortu duena, baina transformazioarik gabe (17-0). Jokaldi horretan, gainera, Julen Goiak min hartu du saihetsean, eta partida utzi behar izan du. Ez da hor bukatu, ordea, ordiziarren errezitaldia. Danny Krollek Ampo Ordiziaren laugarren entsegua lortu du erasoko jokaldi landu batean, eta berak hagetara asmatuta, 24-0 zen aurretik Ordizia 17. minutuan. Gernikaren erreakzioa Baina Gernika ez da kikildu, eta berehalakoa izan da erreakzioa. 21. minutuan [...]

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa