Ampo Ordizia ligako finalerako sailkatu da

Ampo Ordiziak Espainiako Ohorezko Mailako ligako finala jokatuko gaur zortzi Valladoliden VRAC Quesos Entrepinaresen aurka, gaur eguerdian Bizkaia Gernikari 38-22 irabazi eta gero. Markagailuak bestelakorik erakusten duen arren, Goierriko taldeak asko sufritu du bigarren zatian, harik eta 75. minutuan Phil Huxfordek entsegu ikusgarri bat lortu eta finalerdia erabakita utzi arte. Jende ugari elkartu da gaur Altamira zelaira, eta espero da datorren igandeko finalera ere jende asko joango dela Ordiziatik eta Goierritik. Ampo Ordiziaren aurreneko hogei minutuak ikusgarriak izan dira. Une batean, El Salvadorrek eta Ordiziak jokatu zuten Espainiako Kopako finalaren traza hartu du. 4. minutuan Julen Goiak entsegua lortu du, baina Krollek ez du hagetara asmatu (5-0). 9. minutuan, berriz, Phil Huxford izan da gernikarren marra gainditzea lortu duena, eta Krollek hagetara asmatuta 12-0koa jarri du markagailuan. Eta handik bi minutura, Huxford izan da berriz entsegua lortu duena, baina transformazioarik gabe (17-0). Jokaldi horretan, gainera, Julen Goiak min hartu du saihetsean, eta partida utzi behar izan du. Ez da hor bukatu, ordea, ordiziarren errezitaldia. Danny Krollek Ampo Ordiziaren laugarren entsegua lortu du erasoko jokaldi landu batean, eta berak hagetara asmatuta, 24-0 zen aurretik Ordizia 17. minutuan. Gernikaren erreakzioa Baina Gernika ez da kikildu, eta berehalakoa izan da erreakzioa. 21. minutuan [...]

Ampo Ordiziak Espainiako Ohorezko Mailako ligako finala jokatuko gaur zortzi Valladoliden VRAC Quesos Entrepinaresen aurka, gaur eguerdian Bizkaia Gernikari 38-22 irabazi eta gero. Markagailuak bestelakorik erakusten duen arren, Goierriko taldeak asko sufritu du bigarren zatian, harik eta 75. minutuan Phil Huxfordek entsegu ikusgarri bat lortu eta finalerdia erabakita utzi arte. Jende ugari elkartu da gaur Altamira zelaira, eta espero da datorren igandeko finalera ere jende asko joango dela Ordiziatik eta Goierritik.

Ampo Ordiziaren aurreneko hogei minutuak ikusgarriak izan dira. Une batean, El Salvadorrek eta Ordiziak jokatu zuten Espainiako Kopako finalaren traza hartu du. 4. minutuan Julen Goiak entsegua lortu du, baina Krollek ez du hagetara asmatu (5-0). 9. minutuan, berriz, Phil Huxford izan da gernikarren marra gainditzea lortu duena, eta Krollek hagetara asmatuta 12-0koa jarri du markagailuan. Eta handik bi minutura, Huxford izan da berriz entsegua lortu duena, baina transformazioarik gabe (17-0). Jokaldi horretan, gainera, Julen Goiak min hartu du saihetsean, eta partida utzi behar izan du.

Ez da hor bukatu, ordea, ordiziarren errezitaldia. Danny Krollek Ampo Ordiziaren laugarren entsegua lortu du erasoko jokaldi landu batean, eta berak hagetara asmatuta, 24-0 zen aurretik Ordizia 17. minutuan.

Gernikaren erreakzioa

Baina Gernika ez da kikildu, eta berehalakoa izan da erreakzioa. 21. minutuan eta 23. minutuan bi entsegu lortu dituzte, hagetara asmatu, eta markagailuan gerturatu egin dira (24-14). Orduantxe orekatu da jokoa, eta orduantxe jokatu ditu lehen zatiko minuturik onenak Gernikak. Hala ere, 31. minutuan beste entsegu bat lortu du Huxfordek, eta Simpsonek hagetara asmatuta, 31-14koa jarri du markagailuan. Horrela bukatu da lehen zatia.

Bigarrenean oso serio aritu da Bizkaia Gernika, eta 45. minuturako zigor kolpe bat gauzatuta, markagailuan gerturatu egin dira (31-17). Ampo Ordiziak une estuak pasa ditu orduan. Gernika nagusi zen zelaian, uztartze ireki gehienetan nagusi izan da, eta ordiziarren akatsak direla medio, finalerdia gogortzea lortu dute. 66. minutuan entsegua lortu dute, eta hagetara asmatuta, 31-22koa jarri markagailuan. Ordiziak une estuak pasa ditu orduan, eta nabarmen sumatzen zen hori bai zelaian eta baita harmailetan ere. Hala ere, 75. minutuan Phil Huxfordek bere laugarren entsegua lortu du, eta finalerdia erabakita utzi. Simpsonek ere asmatu egin du hagetara, eta partida amaierako markagailua utzi (38-22).

Azkeneko bost minutuak gozatzekoak izan dira. Harmailetan ere bestelako aurpegiak sumatzen ziren, taldea finalean ikusten zutelako. Partidaren bukaeran zaleak zelaira jaitsi dira, eta argazki erraldoia atera dute jokalariekin.

Datorren igandean liga erregularreko bi talde onenek jokatuko dute finala Valladolideko Pepe Rojo zelaian, VRAC Quesos Entrepinaresek eta Ampo Ordiziak.


ampo.jpg ampo1-1 ampo2.jpg ampo3.jpg ampo4.jpg ampo5.jpg ampo6.jpg ampo7.jpg ampo8 ampo9 ampo10 ampo12 ampo13 ampo14 ampo15 dantzariak pasiloa kroll2 entsegua4 pozik5 pozik2 entsegua3 kroll dani taldea baloia entsegua2 entsegua ostikada pozik joanes gernika ampozik zaletuak ampo3 ampo2 ampo ordizia

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa