Zaldibian txondorra egingo dute
Ikatza egiteko prozesu osoa garatuko dute Zaldibian, datozen asteotan. Ibarguren auzoko basoan kokatu dute txondor lekua, eta igandean hasi ziren langintzarekin, Santi Lizarraga Xanti Naparra ikazkina buru dutela. Auzolanean egin nahi dute ekimena. Uda...
Ikatza egiteko prozesu osoa garatuko dute Zaldibian, datozen asteotan. Ibarguren auzoko basoan kokatu dute txondor lekua, eta igandean hasi ziren langintzarekin, Santi Lizarraga Xanti Naparra ikazkina buru dutela. Auzolanean egin nahi dute ekimena. Udaleko partaidetza batzordean sortu zen ideia, langintza zaharrak ezagutzeko. Aurkezpenera herritar ugari joan zen —argazkian—; orain ikazkintzaren lan ugaritan lagunduko dute. Maiatzaren 26 inguruan piztuko dute txondorra.













