Beasainek igoera fasea jokatuko du, Leioaren kontra husna berdindu eta gero
Denboraldi bikain bati merezi duen bukaera emango dio Beasainek. Aspaldiko urtetako ametsa bete dute, igoera fasea jokatzeko sailkatu baitira. Puntu bakarra nahikoa zuten, eta Iker Lasaren mutilek azken oztopoa gainditzea lortu dute, Leioaren kontra berdinduta. Laugarren bukatu dute liga, 72 punturekin. Taldearen joko onari, zaleen babesa gehitu behar zaio, beasaindarrek autobus bat bete baitzuten taldea animatzera Bizkaia aldera joateko. Hasieratik zelaian ondo kokatuta atera ziren beasaindarrak, eta golik egiten asmatu ez bazuten ere, husnako berdinketa garaipen baten moduan ospatu zuten, Beasaindik joandako zaleekin batera. Beasainekin batera, Laudio, Barakaldo eta Portugalete sailkatu dira IV. Multzotik igoera fasea jokatzeko. Datozen egunetan jakingo dute beasaindarrek noren aurka jokatu beharko duten play off-etako aurreneko partida, federaziokoek zozketa egiten dutenean. Data eta lekua badakizkite dagoeneko: Larunbat honetan izango da kanporaketako joanekoa, Loinatz zelaian. Klubak, zaleen aldetik jasotako babesa eskertu nahi izan du, eta igoera fasean ere, babes hori izaten jarraitu nahi dute, “festak jarrai dezan”.
Denboraldi bikain bati merezi duen bukaera emango dio Beasainek. Aspaldiko urtetako ametsa bete dute, igoera fasea jokatzeko sailkatu baitira. Puntu bakarra nahikoa zuten, eta Iker Lasaren mutilek azken oztopoa gainditzea lortu dute, Leioaren kontra berdinduta. Laugarren bukatu dute liga, 72 punturekin.
Taldearen joko onari, zaleen babesa gehitu behar zaio, beasaindarrek autobus bat bete baitzuten taldea animatzera Bizkaia aldera joateko. Hasieratik zelaian ondo kokatuta atera ziren beasaindarrak, eta golik egiten asmatu ez bazuten ere, husnako berdinketa garaipen baten moduan ospatu zuten, Beasaindik joandako zaleekin batera.
Beasainekin batera, Laudio, Barakaldo eta Portugalete sailkatu dira IV. Multzotik igoera fasea jokatzeko. Datozen egunetan jakingo dute beasaindarrek noren aurka jokatu beharko duten play off-etako aurreneko partida, federaziokoek zozketa egiten dutenean. Data eta lekua badakizkite dagoeneko: Larunbat honetan izango da kanporaketako joanekoa, Loinatz zelaian.
Klubak, zaleen aldetik jasotako babesa eskertu nahi izan du, eta igoera fasean ere, babes hori izaten jarraitu nahi dute, “festak jarrai dezan”.














