
Oso gertu, atzamarren puntan izan dute Estanda Ordiziak Espainiako lehen mailara igotzeko aukera. Atzo ezin izan zuten Afervenza talde galiziarra mendean hartu, berdinketa baina gehiago merezi izan bazuten ere. Hala ere, Emilio Ortizek eta Iñaki Hera...


Denboraldi bikain bati merezi duen bukaera emango dio Beasainek. Aspaldiko urtetako ametsa bete dute, igoera fasea jokatzeko sailkatu baitira. Puntu bakarra nahikoa zuten, eta Iker Lasaren mutilek azken oztopoa gainditzea lortu dute, Leioaren kontra berdinduta. Laugarren bukatu dute liga, 72 punturekin. Taldearen joko onari, zaleen babesa gehitu behar zaio, beasaindarrek autobus bat bete baitzuten taldea animatzera Bizkaia aldera joateko. Hasieratik zelaian ondo kokatuta atera ziren beasaindarrak, eta golik egiten asmatu ez bazuten ere, husnako berdinketa garaipen baten moduan ospatu zuten, Beasaindik joandako zaleekin batera. Beasainekin batera, Laudio, Barakaldo eta Portugalete sailkatu dira IV. Multzotik igoera fasea jokatzeko. Datozen egunetan jakingo dute beasaindarrek noren aurka jokatu beharko duten play off-etako aurreneko partida, federaziokoek zozketa egiten dutenean. Data eta lekua badakizkite dagoeneko: Larunbat honetan izango da kanporaketako joanekoa, Loinatz zelaian. Klubak, zaleen aldetik jasotako babesa eskertu nahi izan du, eta igoera fasean ere, babes hori izaten jarraitu nahi dute, “festak jarrai dezan”.

Dozenaka zale eta herritar zain zituztela iritsi dira Ampo Ordiziako jokalariak Ordiziara, 01:30ak aldera. Frai Andresen harrera herrikoia egin diete bildutakoek, Ordiziarrak gera! abesten zuten bitartean. Estatuaren azpialdean jarri dira jokalariak, triste aurpegiarekin batzuk, alaiagoarekin besteak. Ligako finala galdu egin dute Valladoliden Quesos Entrepinaresen aurka (27-10), baina Ampo Ordiziak ez du penatuta egoteko arrazoi handirik, bikaina izan baita osatu duen denboraldia. Espainiako Kopa irabazi zuten apirilaren 22an, eta maiatzaren 12an azpitxapeldun geratu dira ligan. Joanes Aierbe kapitainak ere horixe esan die zaleei, gaur ezin izan dutela irabazi, baina datorren urterako erronkaren bat ere behar dutela. Kalekoz jantzitako hogeiren bat neska mutilek agurra dantzatu diete lehendabizi jokalariei, eta Igor Eguren alkateak denboraldia laburbiltzen duen hiru bertso bota ditu ondoren. Jokalariak zaleen artean nahastu dira, eta pixkanaka-pixkanaka jendea sakabanatzen hasi da. Hilaren 27an bazkari herrikoia egingo da Ordizian Ampo Ordiziak egindako sasoi ahaztezina ospatzeko. Gaur hemen egoteko mila arrazoi daude ta hargatik berriz horrenbeste gaude Valladoliden ez zen liga bat debalde ondo jokatu degu ta beraiek hobe eta hargatik gatoz gaur penarik gabe Urte borobila ta uste ez zen eran ederki egin dezute urte osoan lan gustora egon ginen denok Palentzian gustora egon gera gaur arratsaldean erakutsi diegu gure herria zer dan Bidean zenbat dira [...]





