“Zuetaz harro gaude, ta eskerrik asko”
Dozenaka zale eta herritar zain zituztela iritsi dira Ampo Ordiziako jokalariak Ordiziara, 01:30ak aldera. Frai Andresen harrera herrikoia egin diete bildutakoek, Ordiziarrak gera! abesten zuten bitartean. Estatuaren azpialdean jarri dira jokalariak, triste aurpegiarekin batzuk, alaiagoarekin besteak. Ligako finala galdu egin dute Valladoliden Quesos Entrepinaresen aurka (27-10), baina Ampo Ordiziak ez du penatuta egoteko arrazoi handirik, bikaina izan baita osatu duen denboraldia. Espainiako Kopa irabazi zuten apirilaren 22an, eta maiatzaren 12an azpitxapeldun geratu dira ligan. Joanes Aierbe kapitainak ere horixe esan die zaleei, gaur ezin izan dutela irabazi, baina datorren urterako erronkaren bat ere behar dutela. Kalekoz jantzitako hogeiren bat neska mutilek agurra dantzatu diete lehendabizi jokalariei, eta Igor Eguren alkateak denboraldia laburbiltzen duen hiru bertso bota ditu ondoren. Jokalariak zaleen artean nahastu dira, eta pixkanaka-pixkanaka jendea sakabanatzen hasi da. Hilaren 27an bazkari herrikoia egingo da Ordizian Ampo Ordiziak egindako sasoi ahaztezina ospatzeko. Gaur hemen egoteko mila arrazoi daude ta hargatik berriz horrenbeste gaude Valladoliden ez zen liga bat debalde ondo jokatu degu ta beraiek hobe eta hargatik gatoz gaur penarik gabe Urte borobila ta uste ez zen eran ederki egin dezute urte osoan lan gustora egon ginen denok Palentzian gustora egon gera gaur arratsaldean erakutsi diegu gure herria zer dan Bidean zenbat dira [...]
Dozenaka zale eta herritar zain zituztela iritsi dira Ampo Ordiziako jokalariak Ordiziara, 01:30ak aldera. Frai Andresen harrera herrikoia egin diete bildutakoek, Ordiziarrak gera! abesten zuten bitartean. Estatuaren azpialdean jarri dira jokalariak, triste aurpegiarekin batzuk, alaiagoarekin besteak. Ligako finala galdu egin dute Valladoliden Quesos Entrepinaresen aurka (27-10), baina Ampo Ordiziak ez du penatuta egoteko arrazoi handirik, bikaina izan baita osatu duen denboraldia. Espainiako Kopa irabazi zuten apirilaren 22an, eta maiatzaren 12an azpitxapeldun geratu dira ligan. Joanes Aierbe kapitainak ere horixe esan die zaleei, gaur ezin izan dutela irabazi, baina datorren urterako erronkaren bat ere behar dutela.
Kalekoz jantzitako hogeiren bat neska mutilek agurra dantzatu diete lehendabizi jokalariei, eta Igor Eguren alkateak denboraldia laburbiltzen duen hiru bertso bota ditu ondoren. Jokalariak zaleen artean nahastu dira, eta pixkanaka-pixkanaka jendea sakabanatzen hasi da. Hilaren 27an bazkari herrikoia egingo da Ordizian Ampo Ordiziak egindako sasoi ahaztezina ospatzeko.
Gaur hemen egoteko
mila arrazoi daude
ta hargatik berriz
horrenbeste gaude
Valladoliden ez zen
liga bat debalde
ondo jokatu degu
ta beraiek hobe
eta hargatik gatoz
gaur penarik gabe
Urte borobila ta
uste ez zen eran
ederki egin dezute
urte osoan lan
gustora egon ginen
denok Palentzian
gustora egon gera
gaur arratsaldean
erakutsi diegu
gure herria zer dan
Bidean zenbat dira
honanzko eta haranzko
ederra izan dela
zalantzarik ez do
gaur ere Castilla aldera
ehundaka bat basko
historiarako da
betiko arrasto
zuetaz harro gaude
ta eskerrik asko