Eguraldian alerta horia iragarri dute datozen orduetarako
Euskalmet meteorologia agentziak alerta horia iragarri du datozen orduetarako. 14:00etatik 22:00etara. Ordubetean 15 litro metro koadroko baino euri gehiago egiteko arriskua dagoenean iragarri ohi dute alerta horia. Arratsaldean eta gauean zaparrada txiki-ertainak botako ditu, handiak izateko probabilitatea txikia da (ordubetean 15 l/m2 baino gehiago), bereziki barnealdean. Ekaitz guneetan haize-bolada oso gogorrak izateko eta txingorra egiteko probabilitatea handia da. Txingorra tamaina handikoa izan daiteke (>2 zm).