D’elikatuzek eta Idiazabal Gaztaren museoak bono bateratua atera dute astebururako
Bihar, hilak 18, Museoaren Nazioarteko Eguna da, eta hori dela eta, Ordiziako D’elikatuz zentroak eta Idiazabalgo Gaztaren museoak bono bateratu bat prestatu dute astebururako (hilak 19 eta 20). Horietako zentro bat bisitatuz gero, beste zentrora...
Bihar, hilak 18, Museoaren Nazioarteko Eguna da, eta hori dela eta, Ordiziako D’elikatuz zentroak eta Idiazabalgo Gaztaren museoak bono bateratu bat prestatu dute astebururako (hilak 19 eta 20). Horietako zentro bat bisitatuz gero, beste zentrorako sarrera doan izango luke bisitariak. Bi zentroetan haurrentzako ekintzak izango dira asteburuan. D’elikatuz zentroak eta Idiazabal Gaztaren Museoak ordutegi bera dute (11:00-14:00 / 16:00-19:00).