Elena Calvillo: “Parte hartu nuen lehen urtean maratoiari erabat kateauta gelditu nintzen”
[Zegama-Aizkorriko elkarrizketak] Elena Calvillok bosgarren urtea izango du aurten Zegama-Aizkorri mendi maratoiean. Lehen urtean, lasterketari “kateatuta” geratu zen. Errepideko lasterketetan ere parte hartu ohi du, baina dioenez, geroz eta argiago du aukeran emanda mendiaren alde egingo lukeela. Zenbatgarren urtea dezu Zegama-Aizkorrin? Bosgarrena. Korrika egiten hasi nintzen. Mendia oso gustoko dut eta dortsala lortzeko aukera izan nuen Juanito Rubiori esker. Lehen maratoia egiteko animoso nengoen, eta are gehiago Zegaman izanda. Oso ondo joan zen. Presiorik gabe egin nuen korrika, lehen aldia nuen, eta sentsazioen arabera joan nintzen aurrerantz. Oso gustura bukatu nuen, pozik. Baita nekatuta ere, oso lasterketa gogorra delako, baina aldi berean, presiorik gabe joanda, gozatuz joan nintzen. Senarrarekin egin nuen eta lasterketari erabat kateatuta gelditu nintzen. Orain, desberdina al da? Denborarekin neurria hartzen zoaz. Gerora, lehiaketen munduan gehiago sartu nintzen. Lehenengo urtean, nola zihoan ikustera joan nintzen eta lehian sartzean, zure buruarekiko exijentzia maila ere handiagoa da, eta agian, pixka bat gehiago sufritzen duzu. Hala ere, oso gustura amaitzen duzu. Nire helburua, nire denbora hobetzea da. Urteak aurrera doaz eta hor ibiltzea lortzen badut… 5 ordu eta 27 minutuko denbora da nire marka, eta hori hobetzea gustatuko litzaidake. Mendiko lasterketak ala errepidekoak dituzu nahiago? Hasieran zalantza gehiago nituen, baina [...]
[Zegama-Aizkorriko elkarrizketak]
Elena Calvillok bosgarren urtea izango du aurten Zegama-Aizkorri mendi maratoiean. Lehen urtean, lasterketari “kateatuta” geratu zen. Errepideko lasterketetan ere parte hartu ohi du, baina dioenez, geroz eta argiago du aukeran emanda mendiaren alde egingo lukeela.
Zenbatgarren urtea dezu Zegama-Aizkorrin?
Bosgarrena. Korrika egiten hasi nintzen. Mendia oso gustoko dut eta dortsala lortzeko aukera izan nuen Juanito Rubiori esker. Lehen maratoia egiteko animoso nengoen, eta are gehiago Zegaman izanda. Oso ondo joan zen. Presiorik gabe egin nuen korrika, lehen aldia nuen, eta sentsazioen arabera joan nintzen aurrerantz. Oso gustura bukatu nuen, pozik. Baita nekatuta ere, oso lasterketa gogorra delako, baina aldi berean, presiorik gabe joanda, gozatuz joan nintzen. Senarrarekin egin nuen eta lasterketari erabat kateatuta gelditu nintzen.
Orain, desberdina al da?
Denborarekin neurria hartzen zoaz. Gerora, lehiaketen munduan gehiago sartu nintzen. Lehenengo urtean, nola zihoan ikustera joan nintzen eta lehian sartzean, zure buruarekiko exijentzia maila ere handiagoa da, eta agian, pixka bat gehiago sufritzen duzu. Hala ere, oso gustura amaitzen duzu. Nire helburua, nire denbora hobetzea da. Urteak aurrera doaz eta hor ibiltzea lortzen badut… 5 ordu eta 27 minutuko denbora da nire marka, eta hori hobetzea gustatuko litzaidake.
Mendiko lasterketak ala errepidekoak dituzu nahiago?
Hasieran zalantza gehiago nituen, baina geroz eta garbiago dut mendia aukeratuko nukeela. Gehiago gustatzen zait, erosoago sentitzen naiz. Teknika pixka bat gehiago ere eskatzen du, gora eta behera, eta entretenituagoa ere agian bada. Naturan zaude, eta ez dakit zergatik, baina erosoago sentitzen naiz. Beherantz denean ere, sustraiak edota harriak egon arren, entretenituago zoaz. Gorantz aldatu egiten da…
Zegama-Aizkorri lasterketa berezia al da?
Niretzako bai. Lasterketa hau nire kuttuna da. Tankera honetakoen artean, egin nuen lehena da eta paisaia zoragarria du. Horrelako paisaiarik ez dago beste inon. Aratzetik hasita, Aizkorri, mendizerra, Urbia… Agian Pirinioetan edo Alpeetan bai, baina bestela, hemen inguruan ez dago horrelakorik.
Prestakuntza berezirik egiten ari al zera?
Aurreko astebukaeretan ibilibidearen erdia egiten aritu naiz, Zegamatik hasita edo alderantziz, San Adriandik.