Festak, ‘punttu-punttuan’

Mariren jaitsiera hasi aurretik, jendea plazan bildu eta zain gelditzen den «une magiko hori» irudikatu nahi izan du aurtengo jaien kartela egin duen Irene Sarriak. Ostiral gaueko 22:30ak erakusten ditu udaletxeko ordulariak. Hain zuzen ere, une horrekin batera hasten dira festak Beasainen. Atzera kontua hasi da dagoeneko, eta gero eta gutxiago falta da. Egitarauari bihar eguerdian ekingo badiote ere, Mariren jaitsiera izaten da festei benetako hasiera ematen dien ekitaldia. Duela hogeita bi urte hasi ziren Arrano elkartekoak ekitaldi hau antolatzen. Murumendiko Mariren kondaira oinarri hartuta, herriko jaiei hasiera emango zien ekitaldi bat antolatu nahi zuten. Gasteizko Zeledonen eredua jarraituz, Mari sorgina Murumenditik jaisten deneko unea irudikatzen dute. Ekitaldian, ordea, herritar askok parte hartzen du. Aurreneko urtean 30 bat dantzarik parte hartu zuten, baina egun, ehun inguru biltzen dira ekitaldirako. Batzuk, inauteri giroko mozorroekin, besteak sorginez jantzita, eta batzuk, gizon eta emakumeen arteko papelak aldatuta. Oriako sorgin-dantzaren moldaketa bat egiten dute suaren inguruan. Loinatz abesbatzak ere parte hartzen du ekitaldian, Xabier Sarasolak konposatutako Muruko Mari pieza abestuz. Ekitaldiaren bukaeran, Marik urteroko pregoia botako du, eta haren irudia, sutan erreko dute. Gauez, suaren eta kondaira zaharren magiak lagunduta, eta dantza eta kantuen saioak uztartuz, ekitaldiak arrakasta handia izan zuen, eta gero eta jende gehiago hasi zen [...]

Mariren jaitsiera hasi aurretik, jendea plazan bildu eta zain gelditzen den «une magiko hori» irudikatu nahi izan du aurtengo jaien kartela egin duen Irene Sarriak. Ostiral gaueko 22:30ak erakusten ditu udaletxeko ordulariak. Hain zuzen ere, une horrekin batera hasten dira festak Beasainen. Atzera kontua hasi da dagoeneko, eta gero eta gutxiago falta da.

Egitarauari bihar eguerdian ekingo badiote ere, Mariren jaitsiera izaten da festei benetako hasiera ematen dien ekitaldia. Duela hogeita bi urte hasi ziren Arrano elkartekoak ekitaldi hau antolatzen. Murumendiko Mariren kondaira oinarri hartuta, herriko jaiei hasiera emango zien ekitaldi bat antolatu nahi zuten. Gasteizko Zeledonen eredua jarraituz, Mari sorgina Murumenditik jaisten deneko unea irudikatzen dute.

Ekitaldian, ordea, herritar askok parte hartzen du. Aurreneko urtean 30 bat dantzarik parte hartu zuten, baina egun, ehun inguru biltzen dira ekitaldirako. Batzuk, inauteri giroko mozorroekin, besteak sorginez jantzita, eta batzuk, gizon eta emakumeen arteko papelak aldatuta. Oriako sorgin-dantzaren moldaketa bat egiten dute suaren inguruan. Loinatz abesbatzak ere parte hartzen du ekitaldian, Xabier Sarasolak konposatutako Muruko Mari pieza abestuz.

Ekitaldiaren bukaeran, Marik urteroko pregoia botako du, eta haren irudia, sutan erreko dute. Gauez, suaren eta kondaira zaharren magiak lagunduta, eta dantza eta kantuen saioak uztartuz, ekitaldiak arrakasta handia izan zuen, eta gero eta jende gehiago hasi zen urteroko ikuskizunera gerturatzen. Estimu handiko ekitaldia da beasaindarrentzat, jaien hasiera eta herriaren nortasuna irudikatzen baititu; askorentzat, ezinbesteko ekitaldia bihurtu da.

JAIETAKO OHARRAK:
Erdigunea trafikoarentzat itxita egongo da jaietan
›Udaltzaingoak jakinarazi duenez, jaiek irauten duten bitartean, erdigunea itxi egingo dute trafikoarentzat. Zaldizurretako biribilgunetik Ordiziarako bidea ere itxi egingo dute jaietako egun nagusietan, arratsaldetik goizaldera arte. Hilaren 19an, Joan Iturralde kaletik Barrendain plazara arteko zatia ere itxita egongo da.

Su festarako segurtasun neurriak hartuko dituzte
›Hilaren 20an, su-festa egingo dute, jaien barruan. Hori dela eta, 22:15etik 23:00etara bitartean Igartza Oleta kalea itxita egongo da. Bestalde, lehergailuen salmenta debekatuta dagoela gogorarazi du udaltzaingoak. Salmenta posturen batean atzemanez gero, debekatutako leherkariak kendu egingo dizkietela ohartarazi dute.

Autobusen geralekuak tokiz aldatuko dituzte
›Jaiak direla eta, hilaren 19tik 21era eta 26tik 27ra bitartean, autobusen geralekuak tokiz aldatuko dituzte. Goierrialdea, Ordiziarako bidean, Barrendain plazan eta Joan Iturralden geldituko da; Ihurrerako bidean berriz, betiko tokietan. Alsa, Pesa eta Burundesa enpresen zerbitzua ohiko tokietan erabili ahal izango da.

LEHEN ASTEBURUKO EGITARAUA:

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa