Maiatzaren 19an 'Goazen Plazara!' ekimena ospatuko dute Goierrin ere
http://www.youtube.com/watch?v=P-WIjeALP78
• • Ikusi Goierriko ekitaldien zerrenda • • Parot doktrina: Biziarteko kartzela zigorra • • Herrira elkartearen webgunea • • M19ko deialdiaren testua [.pdf]
Herrira plataformak antolatuta, larunbatean hainbat ekintza antolatu dituzte Goierrin, Goazen Plazara! ekimenaren barruan. Euskal preso politikoak eta iheslariak etxera ekartzeko asmoz lan egiteko sortu den taldea da Herrira. Goierrin ere herri askotan sortu dira izen bereko taldeak, eta larunbatean, maiatzak 19, ekintza ugari deitu dituzte helburu horrekin.
Ataun
• Oinezko martxa 10:00etan Aian hasita, San Gregorion 11:30tan eta San Martinen 13:00etan.
• San Martinen elkarretaratzearekin amaituko da San Martinen. Amaieran abestiak egongo dira.
Beasain
• 13:00etan elkarretaratzea musikaz lagundurik, pintxoak eta toka egongo da.
Idiazabal:
• 11:00etan atxikimendu bilketa trikitixa eta panderoarekin.
• 13:00etan ekitaldia eta argazki erraldoia.
Lazkao
• 13:00etan giza-katea plazatik abiatuta trikitixaz lagundurik.
• Plazan dispertsioaren inguruko argazki erakusketa.
Legazpi
• 12:00etan omenaldia. Txalaparta, dantzarik, trikitixa, bertsok…
• 13:00etan Mosaikoa
• 14:00etan Herri bazkaria
• 16:00etan Kantu bazkaria
Ekimen guztiak plazan izango dira.
Legorreta
• 19:45ean enkartelada plazan
Ordizia
• 11:00etatik 14:00ak arte liburu azoka
• 12:00etatik aurrera pintxoak
• 13:00-13:30 enkartelada, bertsolariekin
• Musika 12:00etatik 13:00etara eta 13:30etik aurrera Peio Ramirezen eskutik
Segura
• 11:30ean txistulariekin kalejira
• Ondoren plazan postu desberdinak jarriko dira ume zein helduek elkarrekin parte hartzeko:
• Sokatira, pelota, eskalada, pintxoak egitea, eskulanak…
• 13:00etan ekitaldia eta Segurako bilgunearen aurkezpena
• Luntxarekin amaituko da
Urretxu eta Zumarraga
• 13:00etan Lizeoko plazan mosaiko handi bat osatuko dute. Helburua, 150 bat pertsona biltzea da.
• 17:00etan Bertso saioa Ederrena pilotalekuan: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia, Amets Arzalluz, Gorka Ojanguren, Nerea Elustondo, Miren Amuriza eta Uxue Alberdi. Gai jartzaile: Unai Elizasu. Sarrera 12 eurotan egongo da salgai tabernetan, eta pilotalekuan bertan, egun berean.
Zaldibia
• 10:30ean diana txistulariekin kalez-kale
• 11:00etan herri kirolak plazan
• 11:30ean pilota partida plazako frontoian (herriko bi gazte lehian izango dira)
• 12:00etan dantza saioa (herriko dantzariak propio egun horretarako prestaturiko dantza)
• Ondoren mokadutxoa: txorixo pintxoak elkarteen eskutik
• 13:00etan argazkia aterako da. Eta Beti-Gazte jubilako elkartekoek lagundurik hiru kanta herrikoi abestuko dira.
• Bukatzeko Gazte Asanbladakoen ekimenez dantza poteoa
Zegama
• Herriko presoa den Inma Berriozabalen egoera salatzeko firma bilketa
• 19:00etan elkarretaratzea (musika egongo da)