Nazioen Munduaren festako dantza etzi entseatuko dute, Lazkaon
Dantza baten bidez batuta irudikatuko dute, ekainaren 9an, 18:00etan, erabakitzeko eskubidearen aldeko herritarren jarrera Lazkaon, Nazioen Munduaren Gure esku dago jaialdiaren barruan. Flashmob motako grabaketa egingo dute, Pirritx, Porrotx eta Marimo...
Dantza baten bidez batuta irudikatuko dute, ekainaren 9an, 18:00etan, erabakitzeko eskubidearen aldeko herritarren jarrera Lazkaon, Nazioen Munduaren Gure esku dago jaialdiaren barruan. Flashmob motako grabaketa egingo dute, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo taldeak gidatuta. Kantu batekin jende multzo handiak aldi berean koreografia bat denek berdin dantzatzea da flashmoba.
Eskuetan izeneko abestiaren doinura egingo dite dantza, animatzen diren herritar denek eta plazan elkartzen diren goierritar guztiek. 500 lagun, edo gehiago, elkartu nahi dituzte dantzarako. Lazkaoko esperientzia grabatu egingo dute, “gero, Euskal Herriko gainerako herrietan adibide bezala izan dezaten”, azaldu du Joxe Mari Agirretxe Porrotx-ek.
Okasiorako propio sortu dute Eskuetan, Xabier Zabalaren musikarekin eta Jon Maiaren hitzekin. «Kantua, berez, gorrei egindakoa da, Maite zaitut ijitoei egindakoa zen bezala. Orain, denontzat dira. Hitzak, hizkuntza, bihotza, bizitza, herria gure eskuetan; mundu berria gure eskuetan nahi dugu», argitu du Porrotxek.
Dantza-koreografia jendetsua prestatzen aurrez hasiko dira. Etzi, larunbata, lehen entsegua egingo dute, 10:00etan plazan. Izaskun Forcada koreografoak erakutsiko ditu pausoak. Interneten ere jarri dute bideo bat, pausoekin.