Toberak 25. urteurrena ospatuko du larunbatean
25 urte betetzen ditu aurten Zegama, Zerain, Segura eta Mutiloako biztanleei musika formazioa ematen dien Tobera musika-eskolak. Larunbaten ospatuko dute urteurren hau. Seguran, arratsaldeko 18:00etan 40 trikitilari eta pandero-jolek kalejira egingo du...
25 urte betetzen ditu aurten Zegama, Zerain, Segura eta Mutiloako biztanleei musika formazioa ematen dien Tobera musika-eskolak.
Larunbaten ospatuko dute urteurren hau. Seguran, arratsaldeko 18:00etan 40 trikitilari eta pandero-jolek kalejira egingo dute kaskoko kaleetan.
19:10ean, Zegaman, txistulari alardea egingo da, eta 19:30ean Julian Iantzik aurkezturik, emanaldi berezia egingo dute Toberakoek Goierriko beste musika-eskoletako haurrekin batera.