Tom Parkerrek eta Kesomi Lolotongak ez dute Ampo Ordizian jarraituko
Hasi dira nobedadeak Ampo Ordizia errugbi taldean. Lehena, behintzat, datorren denboraldian taldean jarraituko ez duten bi jokalariren berri ematea izan da. Klubean lau urtean egon den Tom Parker eta iaz etorritako Kesomi Lolotonga ez dira ariko datorren denboraldian Ordiziako taldean. Klubak eskerrak eman nahi dizkie bi jokalariei urteotan egin duten lanarengatik. Parkerrek Espainiako nazionalitatea ere badu, eta une honetan Espainiako selekzioarekin kontzentratuta dago Moskun Errusiaren aurka jokatzeko datorren larunbatean, hilak 19. Bestaldea, Ampo Ordiziako hamar jokalari deitu ditu euskal selekzioak Espainiako autonomien arteko txapelketan aritzeko. Joanes Aierbe, Axier Alvarez de Eulate, Xabier Lerma, Imanol Iruarriz, Iñaki Suso, Julen Goia, Iñaki Puyadena, Aitzol Idiakez, Asier Korta eta Iker Elorza dira deitutakoak. Hilaren 19an, 23an, 29an eta 31n, eta ekainaren 5ean eta 7an lan saioak egingo dituzte, eta lehen partida ekainaren 2an jokatuko dute Altamiran Kataluniaren aurka. Hurrengo partida Madrilen jokatuko dute, ekainaren 9an.
Hasi dira nobedadeak Ampo Ordizia errugbi taldean. Lehena, behintzat, datorren denboraldian taldean jarraituko ez duten bi jokalariren berri ematea izan da. Klubean lau urtean egon den Tom Parker eta iaz etorritako Kesomi Lolotonga ez dira ariko datorren denboraldian Ordiziako taldean. Klubak eskerrak eman nahi dizkie bi jokalariei urteotan egin duten lanarengatik. Parkerrek Espainiako nazionalitatea ere badu, eta une honetan Espainiako selekzioarekin kontzentratuta dago Moskun Errusiaren aurka jokatzeko datorren larunbatean, hilak 19.
Bestaldea, Ampo Ordiziako hamar jokalari deitu ditu euskal selekzioak Espainiako autonomien arteko txapelketan aritzeko. Joanes Aierbe, Axier Alvarez de Eulate, Xabier Lerma, Imanol Iruarriz, Iñaki Suso, Julen Goia, Iñaki Puyadena, Aitzol Idiakez, Asier Korta eta Iker Elorza dira deitutakoak. Hilaren 19an, 23an, 29an eta 31n, eta ekainaren 5ean eta 7an lan saioak egingo dituzte, eta lehen partida ekainaren 2an jokatuko dute Altamiran Kataluniaren aurka. Hurrengo partida Madrilen jokatuko dute, ekainaren 9an.