Zaldibiako erretiratuek Lizarrara txangoa dute
Beti Gazte jubilatu elkarteak egunpasa antolatu du astearterako, Lizarrara (Nafarroa). Hamaiketakoa egin, eta boilurraren edo trufaren interpretazio gunea ikusiko dute, baita Lizarrako monumentuak ere. Iratxe hotelean bazkaldu, eta dantzaldia izango du...
Beti Gazte jubilatu elkarteak egunpasa antolatu du astearterako, Lizarrara (Nafarroa). Hamaiketakoa egin, eta boilurraren edo trufaren interpretazio gunea ikusiko dute, baita Lizarrako monumentuak ere. Iratxe hotelean bazkaldu, eta dantzaldia izango dute. Txartelak salgai dira (bazkideek 27 euroan, besteek 30). Hirurogei lagunentzat tokia dago, autobusa betetzeko adina, eta horiek osatu arte erosi ahalko dira txartelak. Autobusa asteartean 08:30ean irtengo da, Zaldibiako plazatik.