Emakumezko bat zaurituta, Ormaiztegin izan duen auto-istripu batean

Emakumezko bat zauritu da Ormaiztegin, gaur goizeko 9:00ak baino lehentxeago izan duen auto istripua dela eta. Bidetik irten da gidatzen ari zen autoa eta 30 metroko lubeta batetik behera erori da eta enpresa baten aparkalekura iritsi da. Istripua GI-6...

Emakumezko bat zauritu da Ormaiztegin, gaur goizeko 9:00ak baino lehentxeago izan duen auto istripua dela eta. Bidetik irten da gidatzen ari zen autoa eta 30 metroko lubeta batetik behera erori da eta enpresa baten aparkalekura iritsi da. Istripua GI-632 errepidean gertatu da. Zumarragako ospitalera eraman duten emakumezko honek berekasa atera ahal izan du autotik, eta anbulantziaz eraman dute.

Bestalde, Etxegarateko bidean, Idiazabal parean, kamioi bat bidean gurutzatuta gelditu da goizeko 8:00ak pasatxo zirenean, eta honen ondorioz karril bat itxita gelditu denez, auto ilarak sortu dira.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa