Auzolanean hainbat txoko konpontzeko deia egin dute Seguran
Elkartasuna eta laguntasuna bultzatuz, garai batean auzoetan egiten zen bezala, auzolanean aritzeko deia egin dute Seguran. Larunbatean goizean izango da, 08:30etik aurrera, eta herriko hainbat txoko txukunduko dituzte. Plazan jarri dute hitzordua, han...
Elkartasuna eta laguntasuna bultzatuz, garai batean auzoetan egiten zen bezala, auzolanean aritzeko deia egin dute Seguran. Larunbatean goizean izango da, 08:30etik aurrera, eta herriko hainbat txoko txukunduko dituzte. Plazan jarri dute hitzordua, handik batzuk pistinak txukuntzera joango dira, beste batzuk paretak konpontzera eta seinale eta fatxadak garbitzera ere bai beste talde bat.
Lan horiek egiteko materiala udalak jarriko du, eta herritarrei lanerako moduko arropak ekartze gomendatu die. Lanean ibilitako guztiek 11:00etan hamaiketako izango dute.
Kantaka abesbatza iluntzean
Arratsaldeko 20:45ean, Lazkaoko Kantaka abesbatzak zarzuela ikuskizuna eskeiniko du komentuan Debora Herreroren zuzendaritzapean.













