200 ikasletik gora ikasle Gipuzkoako Eskolarteko bertso txapelketan
32. Gipuzkako Eskolarteko bertso txapelketa, beroa bezain jendetsua izaten ari da. Arratsaldeko 1.00etatik hasita, 18 urte bitarteko 200 ikasletik gorak egin dituzte euren bertso idatziak, Legazpiko Haztegi ikastolako gela ezberdinetan banatuta. Orain...
32. Gipuzkako Eskolarteko bertso txapelketa, beroa bezain jendetsua izaten ari da. Arratsaldeko 1.00etatik hasita, 18 urte bitarteko 200 ikasletik gorak egin dituzte euren bertso idatziak, Legazpiko Haztegi ikastolako gela ezberdinetan banatuta. Orain berriz, herrika banatutako taldeetan, bat-bateko bertsoak botatzen ari dira Latxartegi aretoan, arratsaldeko 16:00etatik hasita, Nerea Elustondoren gidaritzapean. Gaur sailkatzen diren ikasleak ekainaren 1ean Andoaingo finalera joan ahal izango dute.