Atez atekoaren aurka sinadura bilketa egiten hasiko dira
Legazpiko EAJk eta Hamaikabatek hondakinak biltzeko atez atekoaren aurkako sinadura bilketa hasiko du ekainaren lehenean. Hala jakinarazi dute gaur eguerdian eman duten prentsaurrekoan. Udalak atez atekoa “derrigorrez” ezartzea erabaki duela salatu dute, eta hondakinak kudeatzeko sistema horren eta erabakiaren aurka agertu dira. Hala, “alkate jaunari zuzendutako sinadura bilketa” ostiraletan (09:00etatik 12:00etara) eta larunbatetan (11:00etatik 13:00etara) egingo dute. Mahai bana jarriko dute azokan eta Laubiden. Legazpin bizi den 18 urtetik gorako edonork eman ahalko du sinadura. Javier Iraeta EAJko zinegotziak eta Mari Jose Cantero herritarrak azaldu dutenez, sinadura bilketarekin birziklapenarekin duten “konpromisoa” eta “atez ateko zabor bilketaren kontrako jarrera” helarazi nahi diote Kela Urzelai alkateari. “Zabor bilketa hau mantentzen badute, herriari kontsulta egin diezaiola” ere eskatuko diote Bilduri. Lau puntuko eskaera EAJk eta Hamaikabatek martxan jarriko duten sinadura bilketa lau puntutan oinarritzen dela jakinarazi du Koldobike Olabide herritarrak. “Edukiontzien bidez hondakinen bilketa selektiboa eta birziklapena bultzatzen jarraitzeko materia organikoa biltzeko 5.edukiontzia” jartzea eskatzen dute. Hala, sinatzen duenak hondakinak birziklatzeko konpromisoa hartuko du. Hondakinak birziklatzeko eta “neurri eta egitasmo berriak martxan jartzeko, herritarren heziketa eta kontzientziazioa hobetzeko” prebentzio neurriak hartzea ere eskatuko dute sinatzaileek, eta sinadura emateak “Legazpin zaborraren bilketarako atez ateko bilketa ezartzearekin bat ez etortzea” suposatuko du. Udalak atez ateko [...]
Javier Iraeta EAJko zinegotziak eta Mari Jose Cantero herritarrak azaldu dutenez, sinadura bilketarekin birziklapenarekin duten “konpromisoa” eta “atez ateko zabor bilketaren kontrako jarrera” helarazi nahi diote Kela Urzelai alkateari. “Zabor bilketa hau mantentzen badute, herriari kontsulta egin diezaiola” ere eskatuko diote Bilduri.
Lau puntuko eskaera
EAJk eta Hamaikabatek martxan jarriko duten sinadura bilketa lau puntutan oinarritzen dela jakinarazi du Koldobike Olabide herritarrak. “Edukiontzien bidez hondakinen bilketa selektiboa eta birziklapena bultzatzen jarraitzeko materia organikoa biltzeko 5.edukiontzia” jartzea eskatzen dute. Hala, sinatzen duenak hondakinak birziklatzeko konpromisoa hartuko du.
Hondakinak birziklatzeko eta “neurri eta egitasmo berriak martxan jartzeko, herritarren heziketa eta kontzientziazioa hobetzeko” prebentzio neurriak hartzea ere eskatuko dute sinatzaileek, eta sinadura emateak “Legazpin zaborraren bilketarako atez ateko bilketa ezartzearekin bat ez etortzea” suposatuko du.
Udalak atez ateko sistema ezartzea erabakitzen badu “erabaki hori hartu aurretik kontsulta prozesu bat egitea” exigituko dute sintzaileek, “herritarrei modu argian galdetuz sistema horren alde dauden edo ez”.
PSE-EEren babesa
Gaur eguerdian EAJko eta Hamaikabateko ordezkariek eta hainbat herritarrek eman duten prentsaurrekoan zehaztu dutenez, PSE-EE ados dago kanpaina honetako lehen hiru puntuekin. Ez ordea galdeketarekin, eta, horregatik, ez du gaurko agerraldian parte hartu.
Gaur aurkeztu duten ekimenaren inguruan informazio gehiago emateko eta atez atekoaren aurka sortu duten taldea aurkezteko solasaldi bat egingo dutela ere igarri dute, baina ez dute zehaztu noiz izango den.