Bihar zortzi egingo dute Arriarango BTT trabesia, haur eta helduentzat
Arriarango Intxaurpe elkarteak, Loinatz txirrindulari taldeak eta Batzokiko elkarteak, bigarren urtez antolatu dute Arriarango BTT mendi bizikleta trabesia. Bihar zortzi, ekainaren 2an, izango da, eta gaztetxoen eta helduen probak hartuko ditu. Arratsa...
Arriarango Intxaurpe elkarteak, Loinatz txirrindulari taldeak eta Batzokiko elkarteak, bigarren urtez antolatu dute Arriarango BTT mendi bizikleta trabesia. Bihar zortzi, ekainaren 2an, izango da, eta gaztetxoen eta helduen probak hartuko ditu.
Arratsaldeko 16:00etan hasiko dira. Aurrena, gazteen promozio probak egingo dituzte. 9-10 urte artekoek itzuli bat eman beharko diote kilometro bateko zirkuituari; 11-12 urtekoek bi itzuli egingo dituzte, eta 13-14 urtekoek hiru itzuli. Helduen probak berriz, 25 kilometroko ibilbidea izango du.
Izena aurrez eman nahi dutenek, Loinatz txirrindulari elkartearen webgunera jo behar dute. Egunean bertan ere izango da izena emateko aukera, Arriaranen, 20 euroan.