Olaberria eta Zaldibia ere Herriarteko jokoan sartuko dira, asteburuan
Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan asteburuan sartuko dira lehian orain artean parte hartzeko falta diren herriak ere. Goierrikoen kasuan, Olaberriak palan eta Zaldibiak eskuz ekingo diote lehiaketari. Lazkaoko palari taldea eta Urretxuko eskulariena dira bailarako besteak, haiek aurre-kanporaketa gaindituta datozenak. Esku huskako sailean final zortzirenak izango dira asteburu honetan eta hurrengoan. Zaldibiak Andoaini egingo dio aurre. Hiru partidak bihar, larunbata, jokatuk dituzte Andoaingo Arrate pilotalekuan, 18:00etatik aurrera. Zaldibiak bigarren parte-hartzea du Herriartekoan, iazko debutaren ondotik. Itzuliko partidak hurreng asteburuan dira, Restin. Urretxuk Bidegoian du aurkari. Ederrenan dira joaneko norgehiagokak, igandean 11:00etan. Alegia kanporatu zuten urretxuarrek hamaseirenetan (4-2). Kantxa faktorea Bidegoianek du aldeko, eta Bidanian jokatuko diren itzulikoetarako aldea ateratzen saiatuko da etzi Urretxu. Olaberria herrian hasiko da Olaberriak gaur egingo du Herriartekoan sarrera, palako final-laurdenetako koskan, Errenteriaren aurka. Iaz finalerdietara iritsi zen palan Olaberria. Larruzko paletako eta pala motzeko neurketak gaur 21:15ean hasiko dira, Olaberriko udal frontoian. Lazkaori ere herrian tokatuko zaio joanekoa. Bihar, larunbata, 11:00etan hasiko da pala jaialdia, Joxemiel Barandiaran kiroldegiko pilotalekuan. Donostia egokitu zaio arerio. Lehen kanporaketan eroso aurrera egin zuten lazkaotarrek, Usurbil guztira 3 eta 1 menderatuta. PARTIDAK Eskuz Urretxu. Etzi, igandea, 11:00etan, Ederrena pilotalekuan: Urretxu-Bidegoian. Andoain. Bihar, larunbata, 18:00etan, Arrate pilotalekuan: Andoain-Zaldibia. Pala Olaberria. Gaur, ostirala, [...]
Gipuzkoako Herriarteko pilota txapelketan asteburuan sartuko dira lehian orain artean parte hartzeko falta diren herriak ere. Goierrikoen kasuan, Olaberriak palan eta Zaldibiak eskuz ekingo diote lehiaketari. Lazkaoko palari taldea eta Urretxuko eskulariena dira bailarako besteak, haiek aurre-kanporaketa gaindituta datozenak.
Esku huskako sailean final zortzirenak izango dira asteburu honetan eta hurrengoan. Zaldibiak Andoaini egingo dio aurre. Hiru partidak bihar, larunbata, jokatuk dituzte Andoaingo Arrate pilotalekuan, 18:00etatik aurrera. Zaldibiak bigarren parte-hartzea du Herriartekoan, iazko debutaren ondotik. Itzuliko partidak hurreng asteburuan dira, Restin.
Urretxuk Bidegoian du aurkari. Ederrenan dira joaneko norgehiagokak, igandean 11:00etan. Alegia kanporatu zuten urretxuarrek hamaseirenetan (4-2). Kantxa faktorea Bidegoianek du aldeko, eta Bidanian jokatuko diren itzulikoetarako aldea ateratzen saiatuko da etzi Urretxu.
Olaberria herrian hasiko da
Olaberriak gaur egingo du Herriartekoan sarrera, palako final-laurdenetako koskan, Errenteriaren aurka. Iaz finalerdietara iritsi zen palan Olaberria. Larruzko paletako eta pala motzeko neurketak gaur 21:15ean hasiko dira, Olaberriko udal frontoian.
Lazkaori ere herrian tokatuko zaio joanekoa. Bihar, larunbata, 11:00etan hasiko da pala jaialdia, Joxemiel Barandiaran kiroldegiko pilotalekuan. Donostia egokitu zaio arerio. Lehen kanporaketan eroso aurrera egin zuten lazkaotarrek, Usurbil guztira 3 eta 1 menderatuta.
PARTIDAK
Eskuz
- Urretxu. Etzi, igandea, 11:00etan, Ederrena pilotalekuan: Urretxu-Bidegoian.
- Andoain. Bihar, larunbata, 18:00etan, Arrate pilotalekuan: Andoain-Zaldibia.
Pala
- Olaberria. Gaur, ostirala, 21:15ean, Olaberriko udal pilotalekuan: Olaberria-Errenteria.
- Lazkao. Bihar, larunbata, 11:00etan, Joxemiel Barandiaran udal kiroldegian: Lazkao-Donostia.