Ataungo V. Raid txapelketa egin dute asteburuan zaldi zaletasuna bultzatzeko
Ataungo V. Raid txapelketa jokatu da asteburuan. Aurten, Ataunen egin den bigarren zaldi lasterketa da, Alarte zalditegiak eta San Gregorio auzoko lagun talde batek antolatuta. Goierrin kirol hau sustatzea du helburu lasterketak, zaldiarekin aritzea ed...
Ataungo V. Raid txapelketa jokatu da asteburuan. Aurten, Ataunen egin den bigarren zaldi lasterketa da, Alarte zalditegiak eta San Gregorio auzoko lagun talde batek antolatuta. Goierrin kirol hau sustatzea du helburu lasterketak, zaldiarekin aritzea edonoren eskura dagoela, eta Goierrin horretarako aukera badagoela erakusteko.
Lasterketan Euskal Herri guztiko 21 zaldizkok parte hartu zuten 40 kilometroko eta 80 kilometroko bi zirkuitutan banatuta. Lasterketa abiadura kontrolatukoa izan zen, eta ibilbidea 8 eta 16 kilometro orduko bataz besteko abiaduran egin behar zuten. Ibilbidean zehar zaldiek hainbat osasun kontrol pasatu behar izan zituzten. Kontrol horietan arnasketa, deshidratazioa, bihotz tau- padak edo larruazalaren elastikotasuna hartzen dira kontuan.
80 kilometroko zirkuitua amaitzen lehena, Daniel Lopez karrantzarra (Bizkaia) izan zen, 06:30:23 denboran eta kontrol guztiak gaindituta. 40 kilometrokoan, aldiz, Lekunberriko (Nafarroa) Francisco Jauregi izan zen helmugara iristen lehena 03:54:58ko denbora eginda. Garaikurra jaso zuten biek. Baldintza onenetan amaitu zuten zaldiek ere saria jaso zuten: Paratti Dax eta Hodei izenekoek. Zaldi denda batean gastatzeko 100 euroko bonoa eskuratu zuten bien jabeek.













