Txondorra, kea dariola
Larunbat arratsean piztu zuten Zaldibian txondorra. Azken asteetan egur piloa prestatzen aritu eta gero, arratsaldeko zapiak aldera eman zion su Santi Lizarraga Xanti Naparra ikazkinak, zaldibiar ugari laguntzaile eta beste asko begira zituela. Herri giroan piztu zuten, gainera. Dozenaka zaldibiar plazatik kalejiran joan ziren Ibargurengo basora, txondorlekua lautu eta hiru astez egur txikitze eta pilatze lanak egin dituzten eremura. Patxi Iraolak eta Joxe Mari Aranburuk hiruna bertso kantatu ondoren, Lizarragak eta haren laguntzaileak txondorra pizten hasi ziren. Ostiralaz geroztik zuten prest txondorra piztu ahal izateko txingarra. Dozena erdi bat palakada bota, tximiniaren goiko muturra zotalez eta orbelez estali, eta piztutzat eman zuen Xanti naparrak txondorra. Tximiniaren bueltan haga batekin zulo txikiak egin zizkion txondorrari, eta bildutako herritarrei hainbat azalpen eman zizkien Dorraon jaio, Urbasa aldean ikazkin aritu eta Zaldibian bizi den adituak. Izan ere, orain, hogei bat egunean, txondorra zaindu egin beharko da, eta dagoeneko herritar batzu-batzuk azaldu dute zaintza lan horietan aritzeko asmoa. 30 tona pago egur erabili dute Zaldibian txondorra egiteko, eta San Joan bezpera ingururako handik dozena bat tona ikatz ateratzea espero dute. Txondorra pizteko erabilitako brasarekin saiheskia erre, eta hura zein txorizo egosia janez bukatu zuten zaldibiarrek ikazkintza-lanbide zaharra ezagutzeko ekitaldia.
Herri giroan piztu zuten, gainera. Dozenaka zaldibiar plazatik kalejiran joan ziren Ibargurengo basora, txondorlekua lautu eta hiru astez egur txikitze eta pilatze lanak egin dituzten eremura.
Patxi Iraolak eta Joxe Mari Aranburuk hiruna bertso kantatu ondoren, Lizarragak eta haren laguntzaileak txondorra pizten hasi ziren. Ostiralaz geroztik zuten prest txondorra piztu ahal izateko txingarra. Dozena erdi bat palakada bota, tximiniaren goiko muturra zotalez eta orbelez estali, eta piztutzat eman zuen Xanti naparrak txondorra.
Tximiniaren bueltan haga batekin zulo txikiak egin zizkion txondorrari, eta bildutako herritarrei hainbat azalpen eman zizkien Dorraon jaio, Urbasa aldean ikazkin aritu eta Zaldibian bizi den adituak. Izan ere, orain, hogei bat egunean, txondorra zaindu egin beharko da, eta dagoeneko herritar batzu-batzuk azaldu dute zaintza lan horietan aritzeko asmoa.
30 tona pago egur erabili dute Zaldibian txondorra egiteko, eta San Joan bezpera ingururako handik dozena bat tona ikatz ateratzea espero dute. Txondorra pizteko erabilitako brasarekin saiheskia erre, eta hura zein txorizo egosia janez bukatu zuten zaldibiarrek ikazkintza-lanbide zaharra ezagutzeko ekitaldia.














