Kirol Astea antolatu dute Sanblasetan egin gabe geratu ziren ekintzak egiteko
Sanblasetan eguraldi txarra zela eta egin gabe geratu ziren ekintzez gozatzeko aukera izango da Idiazabalen asteburu honetan. Astelehen arratsaldean, Idiazabalgo Kultura Batzordeko, Kirol Batzordeko eta Gaztetxeko ordezkariek prentsaurrekoa eman zuten udaletxeko aretoan, Kirol Aste bezala izendatu duten ekintzaz betetako asteburu hau aurkeztezko. Ekintzak atzo hasi ziren, arratsaldeko 19:00etan Ampo-Ordizia rugbi taldeko jokalariek egin zuten hitzaldiarekin. Baina ekintza mordoxka potoloena astebururako utzi dute. Ostiral arratsaldetik igande arratsalderarte festak ez du etenik izango: uda itxurako Sanblasak izango direla esan likete. Hemen egitaraua: Kirol Astea Maiatzak 30, asteazkena 19:00etan ORDIZIAKO RUGBI-koen hitzaldia Udaletxeko areto nagusian. (Axio Araña, Joanes Aierbe eta Julen Goia) Ekainak 1, ostirala 19:00etan “KANADA-ARGENTINA zeharkaldia bizikletan” Diaporama udaletxeko areto nagusian. 22:30etan MUS TXAPELKETA Gaztetxean. Ekainak 2, larunbata 11:00etan UMEEN TXIRRINDULARI LASTERKETA 12:00etan HELDUEN TXIRRINDULARI LASTERKETA 16:00 GOITIBEHERA TXAPELKETA Gurutzetako maldatik behera 19:30etan URREZKO AIZKOLARI TXAPELKETA Igarondo pilotalekuan 21:30etan BERTSO AFARI HERRIKOIA plazan. Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategirekin. 00:30etan SUTURA eta NAFARROA 1512 taldeen KONTZERTUA Gaztetxean Ekainak 3, igandea San Adrian eguna: erromesaldia eta bazkaria 16:00etan PILOTA TXAPELKETAko finalak 17:00etan Axari taldearen DANTZA emanaldia plazan
Sanblasetan eguraldi txarra zela eta egin gabe geratu ziren ekintzez gozatzeko aukera izango da Idiazabalen asteburu honetan.
Astelehen arratsaldean, Idiazabalgo Kultura Batzordeko, Kirol Batzordeko eta Gaztetxeko ordezkariek prentsaurrekoa eman zuten udaletxeko aretoan, Kirol Aste bezala izendatu duten ekintzaz betetako asteburu hau aurkeztezko.
Ekintzak atzo hasi ziren, arratsaldeko 19:00etan Ampo-Ordizia rugbi taldeko jokalariek egin zuten hitzaldiarekin.
Baina ekintza mordoxka potoloena astebururako utzi dute. Ostiral arratsaldetik igande arratsalderarte festak ez du etenik izango: uda itxurako Sanblasak izango direla esan likete.
Hemen egitaraua:
Kirol Astea
Maiatzak 30, asteazkena
- 19:00etan ORDIZIAKO RUGBI-koen hitzaldia Udaletxeko areto nagusian. (Axio Araña, Joanes Aierbe eta Julen Goia)
Ekainak 1, ostirala
- 19:00etan “KANADA-ARGENTINA zeharkaldia bizikletan” Diaporama udaletxeko areto nagusian.
- 22:30etan MUS TXAPELKETA Gaztetxean.
Ekainak 2, larunbata
- 11:00etan UMEEN TXIRRINDULARI LASTERKETA
- 12:00etan HELDUEN TXIRRINDULARI LASTERKETA
- 16:00 GOITIBEHERA TXAPELKETA Gurutzetako maldatik behera
- 19:30etan URREZKO AIZKOLARI TXAPELKETA Igarondo pilotalekuan
- 21:30etan BERTSO AFARI HERRIKOIA plazan. Aitor Sarriegi eta Iñaki Apalategirekin.
- 00:30etan SUTURA eta NAFARROA 1512 taldeen KONTZERTUA Gaztetxean
Ekainak 3, igandea
- San Adrian eguna: erromesaldia eta bazkaria
- 16:00etan PILOTA TXAPELKETAko finalak
- 17:00etan Axari taldearen DANTZA emanaldia plazan