Aste berean bi erromesaldi
Inork ez daki zeheatz noiz hasi ziren egiten zehazki zegamarrak Arantzazurako erromesaldia; ezta idiazabaldarrak San Adrianera ere. Baina kontuak kontu, Zegamako zein Idiazabalgo erromesaldiek jendetza mugitzen dute oraindik ere. Ez dira arrazoi beragatik egiten, ordea. Zegamarrak Arantzazura joaten dira Arantzazuko Amabirjina ikustera. Joan den igandean abiatu ziren mendiz 300-400 lagun inguru. Udalak bazkaltzeko xerra bokadiloak, kafea eta pattarra jarri zituen. Behin Arantzazura iristean meza entzun zuten. Ohituraz, erromesaldian parte hartzen duten askok gaua Arantzazun igarotzen dute, eta aurten, hurrengo egunan erromesaldian itzulera 120 lagun inguruk egin zuten astelehenean. Horiei guztiei ongietorria egin zieten herenegun Zegaman. Mendiz itzuli ziren erromes horiek San Bartolome ermita parean egin zuten geldialdia, arratsaldeko 19:00ak aldera. Kanpoaldean udal ordezkariek gozokiak bota zituzten bertan zain-zain zeuden umeentzat. Handik, txistularien laguntzaz prozesioan jeitsi ziren elizara. Egun bete-betea Kasinoko Ipuin Lehiaketako sariak ere egun honetan banatzen dituzte beti, eta hala egin dute aurten ere. Gero, herri afaria egin zuten udaletxe azpiko arkupeetan, elkarteetan eta Ostatun. Zegamako Aitxuri Herri Eskolako haurrek jai izaten dituzte bai astelehena eta baita asteartea ere. Duela urte gutxi arte, Zegamako beste enpresa batzuk ere ixten zuten erromesaldiaren ostean, lagunartean lasai afaltzeko aukera izateko astelehen gauean, etxera joateko presarik gabe. Baina egun, eskolako haurrek soilik eginten [...]
Ez dira arrazoi beragatik egiten, ordea. Zegamarrak Arantzazura joaten dira Arantzazuko Amabirjina ikustera. Joan den igandean abiatu ziren mendiz 300-400 lagun inguru. Udalak bazkaltzeko xerra bokadiloak, kafea eta pattarra jarri zituen. Behin Arantzazura iristean meza entzun zuten.
Ohituraz, erromesaldian parte hartzen duten askok gaua Arantzazun igarotzen dute, eta aurten, hurrengo egunan erromesaldian itzulera 120 lagun inguruk egin zuten astelehenean. Horiei guztiei ongietorria egin zieten herenegun Zegaman.
Mendiz itzuli ziren erromes horiek San Bartolome ermita parean egin zuten geldialdia, arratsaldeko 19:00ak aldera. Kanpoaldean udal ordezkariek gozokiak bota zituzten bertan zain-zain zeuden umeentzat. Handik, txistularien laguntzaz prozesioan jeitsi ziren elizara.
Egun bete-betea
Kasinoko Ipuin Lehiaketako sariak ere egun honetan banatzen dituzte beti, eta hala egin dute aurten ere. Gero, herri afaria egin zuten udaletxe azpiko arkupeetan, elkarteetan eta Ostatun. Zegamako Aitxuri Herri Eskolako haurrek jai izaten dituzte bai astelehena eta baita asteartea ere. Duela urte gutxi arte, Zegamako beste enpresa batzuk ere ixten zuten erromesaldiaren ostean, lagunartean lasai afaltzeko aukera izateko astelehen gauean, etxera joateko presarik gabe. Baina egun, eskolako haurrek soilik eginten dituzte jai bi egun hauek.
Partzuergoa eurena ere bada
Idiazabaldarrek San Adriana egiten duten erromesaldiak, berriz, beste mota bateko esanahia du. Idiazabaldarrak ere partzuergoaren jabe direla gogorarazteko egiten da nonbait ibilaldi hau. San Adriango kobara abiatzen dira autobusez Idiazabalgo Mujika jatetxe paretik goizeko 07:00ak aldera. Kobako buelta egiten dutenean, autobusera sartzen dira berriro eta bi geldialdi egiten dituzte: bata Zegaman eta bestea Seguran.
Bi herri horietako bakoitzean Idiazabalgo alkateak makila aldatzen die beste bi herri horietako alkateei. Alkate-makila trukaketa honen bidez, idiazabaldarrak herri horietan dauden denboran agintaritza Idiazabalgo alkateak izango duela irudikatzen dute.
Txistulariek lagunduta, erromesei herria zeharkatzen laguntzen zaie, eta loreak eta hamaiketakoak ere ematen zaizkie.














