2012/5

Lehen zatia 12-3

Bukatu da lehen zatia Pepe Rojo zelaian eta Queaos 12-3 da aurretik.ampo ordizia izan da markagailuan aurrerik jartzen lehena, krollek gauzatutako zigor kolpe bati esker. 22. Minutuan berriz, Wangak entsegua lortu du Quesosentzat, eta 31. Minutuan bes...

Goierriko Hitza

Valladolid gorria

Valladoliden dira jada Ordiziako zaleak. Kamiseta gorriak nonahi ikus daitezke, batez ere taberna inguruetan, izan ere, eguzkia gogor jotzen ari da Gaztela alde honetan.  Orain, hiria ezagutzeko tartea dute, 16:30ak arte. Ordu horretan autobusek zel...

Goierriko Hitza

Geldialdia, indarrak hartzeko

Giroa berotuz doa. 11:00etan geldialdia egin dute zaleek, indarrak hartzeko. La Pausa izeneko zerbitzu gunean hamaiketakoa egin eta Valladoldidera bidean dira berriro ere autobusak. Hirira iritsitakoan alde zaharrean barreiatuko dira zaleak eta bazkal...

Goierriko Hitza

Autobusak martxan Valladolidera bidean

Sei autobus bete abiatu dira Ordiziatik Valladolidera. Zaletuak ondo prestatuta doaz: jana, edana, bufandak, kamixetak, banderolak eta bonbo susmagarri bat. Valladoliden entzungo dugu non dabilen. Ziur. Lehen animo oihuak ere ez dira falta izan. Zurru...

Goierriko Hitza

Bilduren Udal Gobernuak EAJ-PNVren adierazpenei erantzun die

Ordizian, Bilduren Udal Gobernua osatzen duten alkate eta zinegotziek EAJ-PNVek egindako adierazpenei erantzuteko prentsaurrekoa eman dute gaur goizean. Bertan, aurrekontuen gaia azaldu, zalantzak argitu eta oposizioak duen jarrera salatu dute. Igor Egurenen esanetan “EAJ-PNVk ez du inolako ekarpen positibo edo proposamenik egin, are gehiago, Santamariak ez du aurrekontuen inguruko bileretan parte hartu ere egin”. “Urte haien kudeaketa okerrak, kontu ilunak eta dirua nola xahutu duten ezkutatu, eta salatu nahi izan gaituzte, zer, eta aurrekontu zorrotz, arduratsu, sozial eta aurrera begirakoak aurkezteagatik.” Kudeaketa “oker” horren adibidetzat honako galderak luzatu ditu Izaro Intsaustik: ” Apellanizeko biltegian etxeak egin zirenean, Udal biltegia eraiki behar zen hango irabaziekin. Non dago diru hura? Udalean ez behintzat. Orain, urtero, 90.000 euro gastatzen ditugu biltegietan.  Majoriko instalakuntzetan 2005ean 4,5 miloi euro gastatu ziren. Aldundiak 1,5 jarri zituen, eta Udalak 3milioi. Aurreikusitakoa baino 1.637.984 euro gehiago gastatu ziren. Oraindik mailegua ordaintzen ari gara. Eta nola amaituko dira obrak? Majoriko lapurretak eta PNVren utzikeriak zenbat ehunka milaka euro kostatu zaizkigu ordiziarroi?  Zenbat kostatu zaigu Oianguko egitasmoa inposatu nahi izatea? Nork egin du negozioa?  Zenbat gastatu da urtetan turismoko asmo handitan eta agian gure beharren neurrirakoa ez den D ́elikatuzen?   Zenbat ehunka milaka euro kostatzen zaizkigu EAJ-PNVren San Joanerako [...]

Ordiziako Hitza

Areto futbol txapelketako partaide guztiekin bazkaria egingo dute

Beasaingo areto futbol txapelketaren antolatzaileek, parte harte hartu duten talde eta jokalari guztientzako bazkaria antolatu du biharko. Egun osoko egitaraua antolatu dute gainera, bazkariaz gain, partidak eta kontzertuak ere izango baitira. Final laurdenetako bueltako bi partida jokatuko dituzte aurrena. 13:00etan, Zanbo eta Nelson Kikara ariko dira  aurrez aurre, eta 14:00etan, Astrazurri eta Antzizar taberna. Partidak La Salle ikastetxeko patioan jokatuko dituzte. Segidan, 15:30ean, bazkaria egingo dute, Iñaki Apalategi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek lagunduta. 17:30ean, sari banaketa egingo dute, eta 18:30ean hasita, kontzertuak izango dituzte. The Joxeans eta Guns&Borbons taldeek joko dute.

Beasaingo Hitza

Ehunmiliak probako bi etapa egingo dituzte mendizaleek asteburuan

Arrastaka mendizale elkarteak Ehunmiliak probako bi etapa egiteko aukera emango du larunbatean eta igandean. Pasa den asteburuan egin zituzten ibilbideko aurreneko bi zatiak, eta datorrenean, hiru eta laugarren etapak egingo dituzte. Larunbatean, Azpei...

Beasaingo Hitza

Urkia auzoko zozketan atera dute zenbaki sariduna

Itsasondoko Urkia auzoan asteburuan ospatu zituzten Gurutze festetan, zozketa egin zuten igandean, jaiak antolatzen laguntzeko errifak saldu ondoren. 213-G zenbaki-letradun txartelaren jabeak du saria, antxume bat. Bertan zegoen zorteduna.

Aimar Maiz

Zumarraga Lantzenek 10 milioi bat euro kudeatu ditu 2005. urtetik

Sozietate anonimo unipertsonala da, Udala da enpresako jabe bakarra; Arbulu alkate sozialistak sortu zuen

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Zumarraga Lantzenek 10 bat milioi euro kudeatu ditu 2005. urtetik

Sozietate anonimo unipertsonala da, Udala da enpresako jabe bakarra; Arbulu alkate sozialistak sortu zuen

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

36ko gerrako kontu latzak txokolate, pasta eta txurroekin gozatu zituzten

Larunbat arratsaldean 50 lagun inguru bildu ziren Gabiriako Erbie elkartean, txokolate, txurro eta pastekin gozatzen zuten bitartean 36ko gerrako garai latzez hitz egiteko. Antonio Igartzabalek 17 urterekin gudari joan zeneko kontuak kontatu zituen, Ni...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Ataun Aiatik Urkillagarako bidea itxi egingo dute bihar, hiru egunerako

Ataungo Aia auzotik gora, Urkillaga leporaino doan errepidea itxi egingo du bihar, asteazkena, Gipuzkoako Foru Aldundiak. Gune batean, murkoari eusteko hormigoizko horma bat eraiki behar dute. Gi-3151 errepidearen 5,800 eta 5,900 kilometro puntuen arte...

Aimar Maiz

Lazkaoko danborradako jantziak gaurko itzuli behar dira

San Prudentzio jaietako haurren eta helduen danborradetan erabilitako jantziak gaur eraman behar dituzte herritarrek. 16:30etik 17:30era haurrenak, kantinerenak eta udalkideenak jasoko dituzte; 17:30etik 18:30era helduenak.

Aimar Maiz

Diru laguntzak eskatu ahal izateko oinarriak onartu ditu udalbatzak

Udalak 2011-2015 legealdi planean kokatu du laguntza programan, balioak sustatzeko helburuarekin

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Beasaingo X. Kantaldia

Loinatz musika eskolak antolatuta, larunbatean, hilak 12, Beasaingo X. Kantaldia egingo dute, 19:30ean, Gernika pasealekuko frontoian. Musika eskolako irakasleek, herriko abesbatzek eta hainbat taldek parte hartuko dute. Herritarrekin batera, euskal ab...

Goierriko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa