2012/5

Ate irekien saioa egingo dute bihar Goierri Eskolan

Goierri Eskolak atera irekien jardunaldia egingo du bihar Goierri Berrikuntza Guneko instalazioetan. Iñaki Zabalo zuzendariak egingo die harrera ikasle eta gurasoei 10:30ean, eta instalazioen eta formazio eskaintzaren berri eman ondoren, Ikaslanen egoitza ikustera jaitsiko dira. Eskolako kafetegian egingo den hamaiketako batekin bukatuko da bisitaldia.  

Ordiziako Hitza

Azentzio festen aurreko asteburuan ekitaldiak antolatu dituzte, Legorretan

Legorretako hainbat erakundek eta kultur elkartek festa giroko egitaraua prestatu dute gaur-biharretarako. Azentzio jai nagusien aurreko asteburuan dagoeneko plaza-giroa bizkortzen hasiko da. Jaiak ofizialki asteazkenean hasiko dira, maiatzaren 16an. M...

Aimar Maiz

Urrup taldeak ‘Arrautza kontuak’ antzerkia egingo du, gaur, Arerian

Goierriko Urrup antzerki taldeak Lazkaoko Arerian antzezpena egingo du, gaur. Eugene Ionescoren bi obratatik moldatutako Arrautza kontua antzezlana jokatuko dute, 22:15etik aurrera. Sarrerak leihatilan erosi ahalko dira, emanaldiaren aurretik. Eskualdeko 11 aktore amateurrek parte hartzen dute antzezlan horretan, Rosa Rojo zuzendariaren esanetara. Ionesco antzerkigile errumaniarrak 1951n taularatutako Etorkizuna arrautzetan dago eta 1970eko Jacks eta sumisioa lanen arteko uztarketatik moldatu du Urrup-ek Arrautza kontua. Aurre-estreinaldia Ordizian egin zuten, martxoaren 9an. Estreinaldi ofiziala Beasainen izan zen astebete geroago. Bien bitartean, Villabonan (Gipuzkoa) ere izan dira, apirilaren 27an. Gaur, 22:15etik aurrera, Lazkaoko Areria antzokian ikusi ahalko da antzerki talde goierritarraren aurtengo produkzioa.

Aimar Maiz

Loinatz musika eskolak konbo taldearen saioa eta kantaldia egingo ditu

Beasaingo Loinatz musika eskolak asteburu betea izango du datorrena. Bi saio antolatu dituzte egun hauetarako. Batetik, konboko ikasleek kontzertua dute gaur. Bestetik, herriko hainbat taldeen laguntzarekin, X. Kantaldia antolatu dute biharko. Musika eskolako ikasleak,bakoitzak bere instrumentua ikasteaz gainera, elkarren artean jo eta taldeak osatzen hasi ziren duela zenbait urte. Elkarlan horrek hainbat fruitu eman ditu, tartean Briganthya edo Sugan bezalako taldeak. Gaur izango da kimu berriak zuzenean entzuteko aukera, 19:30ean, Gernika pasealekuko frontoian. Bihar, X. Kantaldia Bihar arratsalderako, berriz, musika eskolakoek X. Kantaldia antolatu dute. 19:30ean izango da, Gernika pasealekuko frontoian. Irakasleak arduratuko dira musika jotzeaz, eta haiekin batera, herriko abesbatzek (Loinatz, Asmube, Erretiratuen eta San Martingo parrokiako abesbatzak), musika eskolako ikasleek eta herriko hainbat taldek (Txilibutxof, Udal Euskaltegia, Aurtzaka eta Kantu Jira taldea) parte hartuko dute. Denen artean, eta herritarren laguntzarekin, euskal kantak abestuko dituzte. Kantaldiko  liburuxka, 50 zentimoan salduko dute, eta pintxoak eta edariak ere izango dira salgai.

Beasaingo Hitza

Ordizia, ertarora bidean

Sorginak, zaldunak, trobalariak… Berriz ere erdi arora bidean jarriko da Ordizia, astebururako antolatu duten Erdi Aroko Azokarekin. Aurten 17. urtea beteko du jaialdi horrek, eta urteroko ekitaldiez gain, hainbat berrikuntza ere izango ditu. Ordizia erre zeneko eta feria martxan jarri zeneko bosgarren mendeurrenak ere utziko du bere arrastoa asteburuko ospakizunetan. Azoka larunbatean eta igandean izango bada ere, hari lotutako aurreneko ekitaldia gaur bertan egingo dute. Kanthoria taldeak. Bereterretcheren oinatzak ikuskizuna eskainiko du, 19:00etan, D’Elikatuz gunean. 500. urtemugako ospakizunen barruan kokatu dute ekitaldia. Kanthoria hirukoak, euskal herri musikaren tradiziotik hartutako hainbat pieza moldatuko ditu. Horrela, euskal musika eta erdi aroko doinuak uztartu nahi izan dituzte. Gaur iluntzeko sarreraren ondotik, bihar goizean zabalduko dituzte Erdi Aroko Azokako postuak. Denera, 90 bat artisau eta merkatari bilduko dira Ordiziako kaleetan. Baina giroa alaitzeko, musikariak eta kaleko antzezlanak izango dira batean eta bestean. Hamaiketatik aurrera, juglareak, zaldunak, musikariak eta dantzariak ikusteko aukera izango da herrigunean. Umeentzako tailerrak ere izango dira, zeramika, otarreak edota txanponak nola egiten ziren erakusteko. Falkoneria erakusketa, zaldi ferraketa eta arma maisuen erakustaldia ere izango dira. Gosetzen direnentzako berriz, txahala burruntzian erreko dute, Garagartza plazan. Berrikuntzak ere badira Urteroko ikuskizunez gain, aurten berrikuntzaren bat edo beste ere prestatu dute antolatzaileek. Hala, hasierako urteetan egin zen xake partida biziduna [...]

Ordiziako Hitza

Loinatz jaietako programa udaletxean jaso daiteke

Beasaingo Udalak etxez etxe banatu du Loinatz jaietako programa. Baten bat jaso gabe gelditu bada, udaletxeko harrera bulegoan (9:00-13:00) edo udaltzaingoan (15:00-20:00) eska dezake.

Beasaingo Hitza

Iñaki Ezeizaren margolanen erakusketa zabalduko dute Zelai Ariztin

Hondarribikoa bada ere, Zumarragarekin harreman berezia dauka bere amaren familia guztia bertan bizi baita

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ikasle Abertzaleak taldeak mobilizazioak egin ditu gaur hezkuntzako erreformen aurka

Lizeoko ikasleek ez dituzte eskolak eman 10:00etatik 12:00etara; institutuan azterketetan daudela eta ez dute geldialdirik egin.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Mutiloa-Ormaiztegi Bide Berdearen II. egunean 35 pertsonek hartu zuten parte

Larunbat arratsaldean, Ormaiztegiko eta Mutiloako Udalek, Zumalakarregi Museoak eta Goiturrek antolaturik, Mutiloa eta Ormaiztegi herrien arteko ibilbidearen II. Edizioa ospatu zen. Guztira 35 pertsona gerturatu ziren arratsaldeko 16:00etarako Mutiloak...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Musika kalean

Beasaingo Loinatz musika eskolako konbo taldeek kontzertua egingo dute ostiralean, 19:30ean, Gernika pasealekuko frontoian.

Goierriko Hitza

CAFeko garbitzaileek hilabete egingo dute greba mugagabean

Ostegunean hilabete egingo du CAFeko garbitzaileen grebak. Hainbat hilabete daramatzate protestan, baina apirilean erabaki zuten greba mugagabea hastea.  ELA eta LAB sindikatuen izenean, langileak prentsaren aurrean agertu dira gaur goizean, beraien ...

Beasaingo Hitza

Espainiatik Goierrira

Joan zen mendearen erdialdean jende asko etorri zen Espainiatik Goierrira, bizimodu hobe baten bila. Azkenaldian asko hitz egiten da immigrazioaz, baina Goierrik joan zen mendearen erdialdean jaso zuen etorkin uholderik handiena. Espainiatik etorritako langileak eta haien familiak eskualdeko lantegietara etorri zirenean izan zen. Arruntena, lehenengo senarra etortzea zen, eta ondoren emaztea. Baina Maria Antonia Hortiguela (Burgos, 1939) lagun batekin etorri zen, eta Ana Requerey (Kordoba, 1943) gurasoekin eta anaia-arrebekin. Gizonek lanean igarotzen zuten eguna, eta emazteek etxean, eta hala, bizitoki berrira egokitzea zailagoa izan zen emakume horientzat guztientzat. Hortiguela Villayerno Morquillas herrian jaio zen, eta 17 urterekin iritsi zen Zumarragara. «Nire jaioterria nekazal herria da eta ez nuen gabeziarik ezagutu. Haurtzaro oso polita izan nuen, baina 1956an Gipuzkoara etortzea erabaki nuen». Ez da hartutako erabakiaz damu, baina berak orduan egindakoa ez egiteko aholkatzen die orain gazteei. «Maistra ikasketak hastekotan nintzen, baina dirua irabazi nahi nuen eta lagun batek eta biok Telefonicak Bergaran (Gipuzkoa) langileak behar zituela ikusi genuen iragarki batean. Hala etorri ginen». Requerey, berriz, 40.000 biztanle pasatxo dituen Kordobako Lucena herrian jaio zen. Bilore enpresak bertan lantegia zuen, eta familia ia osoari Goierriko lantegian aritzeko aukera eskaini zion Bilorek. Requereyk 13 urte zituen Goierrira etorri zenean. «Aitak Lucenan taberna [...]

Goierriko Hitza

Irani buruz dokumentala emango dute Maizpiden, gaur

Asier Arantzabalek eta Mila Gallastegik ekoitzitako Iran ikus-entzunezkoa emango dute, gaur, Lazkaoko Maizpide euskaltegian, 21:00etan. Irani buruzko «topikoetatik ihes» egin nahi dute hara burututako bidaian. Emanaldia irekia da.

Aimar Maiz

Ampo Ordizia ligako finalerako sailkatu da

Ampo Ordiziak Espainiako Ohorezko Mailako ligako finala jokatuko gaur zortzi Valladoliden VRAC Quesos Entrepinaresen aurka, gaur eguerdian Bizkaia Gernikari 38-22 irabazi eta gero. Markagailuak bestelakorik erakusten duen arren, Goierriko taldeak asko sufritu du bigarren zatian, harik eta 75. minutuan Phil Huxfordek entsegu ikusgarri bat lortu eta finalerdia erabakita utzi arte. Jende ugari elkartu da gaur Altamira zelaira, eta espero da datorren igandeko finalera ere jende asko joango dela Ordiziatik eta Goierritik. Ampo Ordiziaren aurreneko hogei minutuak ikusgarriak izan dira. Une batean, El Salvadorrek eta Ordiziak jokatu zuten Espainiako Kopako finalaren traza hartu du. 4. minutuan Julen Goiak entsegua lortu du, baina Krollek ez du hagetara asmatu (5-0). 9. minutuan, berriz, Phil Huxford izan da gernikarren marra gainditzea lortu duena, eta Krollek hagetara asmatuta 12-0koa jarri du markagailuan. Eta handik bi minutura, Huxford izan da berriz entsegua lortu duena, baina transformazioarik gabe (17-0). Jokaldi horretan, gainera, Julen Goiak min hartu du saihetsean, eta partida utzi behar izan du. Ez da hor bukatu, ordea, ordiziarren errezitaldia. Danny Krollek Ampo Ordiziaren laugarren entsegua lortu du erasoko jokaldi landu batean, eta berak hagetara asmatuta, 24-0 zen aurretik Ordizia 17. minutuan. Gernikaren erreakzioa Baina Gernika ez da kikildu, eta berehalakoa izan da erreakzioa. 21. minutuan [...]

Ordiziako Hitza

Eskola txikiak, denak batuta handiago

Goierriko lau eskola txikiek zortzigarren urtez topaketa egin dute, gaur. Itsasondon elkartu dira herrian bertako, Zeraingo, Olaberriko eta Gabiriako ikastetxeetako haurrak, gurasoak eta irakasleak, eskualde mailako festarako. Goizean ongietorria bertsoz egin diete itsasondoarrek gainontzeko goierritarrei. Mendi buelta egin dute ondoren; larrienek Urkiaraino joan-etorria egin dute, eta txikiagoek herrigunearen atzeko bideetan ibili dira. Errota pilotalekuaren aurrean jolas guneak prestatu dituzte Itsasondoko herri eskolako gurasoek. Aurpegiak margotzeko txokoa, eskulanak egitekoa, kiroletakoa… Frontoian, berriz, marrazkiak egiten haur asko aritu dira goizean zehar. Lehenagotik eskoletan egindakoak ere eraman dituzte herri bakoitzetik, horman sorta ederra itsatsita guztiek ikus zitzaten. Itasondoko, Olaberriko eta Zeraingo eskoletakoek bazkaria egin dute, lagunartean. 170 bat lagun bildu dira, frontoiaren erdian luzetara ipinitako mahaietan ogitartekoak jateko. Gabiriarrak bazkalondoan iritsi dira Itsasondora. Pailazoen ikuskizuna, bertsoak (herri bakoitzak bana zituen prestatuta), eta puxika-jokoak izan dituzte. Goierriko eskola txikien festa Olaberrian antolatuko dute 2013an. Itsasondokoen eskutik lekukoa jaso dute. Bestetik,  ’25 urte, 25 tontor’ ekimeneko irteerak ere asteburu honetan egingo dituzte Gipuzkoa guztiko eskola txikiek. Gabiriako Balentzategi ikastetxekoak eta Zeraingoak gaur joan dira: gabiriarrek Kalbariota muinoan atera dute argazki testimoniala, zeraindarrek Txoritegin. Olaberrikoak, aldiz, bihar igandea dira joatekoak. Urbaundi edo Irumugata mendira igotzeko asmoa dute.

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa