2012/5

Txirrindulari juniorrek Lazkaomendiko proba jokatuko dute etzi

Lazkaomendi auzoan asteburuan ospatuko dituzte jaiak, eta tartean txirrindularitza proba izango da, juniorrentzat. Larunbat arratsaldean jokatuko da Lazkaomendiko 36. Proba, Lazkao Kirol Elkarteak antolatuta. Lazkaoko kaletik irtengo dira txirrindulari...

Aimar Maiz

Sagastarri mendira irteera antolatu du Aizkorrik

Aizkorri mendizale elkarteak Ataungo Sagastarri (994 metro) mendira egingo du hurrengo irteera, igandean. Juanito Cid zenaren omenez egingo dute goiz pasako ibilaldi hori. Parte hartu nahi dutenek, elkartearen egoitzan eman beharko dute izena, bihar ...

Beasaingo Hitza

Airearen kalitateari buruzko ekintza plana aurkeztu die Eusko Jaurlaritzak udalei

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde, Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailak airearen kalitatearen inguruko plana aurkeztu die Urretxuko, Zumarragako eta Legazpiko udalei. Plan honek egoeraren diagnostikoa zein hartu beharreko neurriak hartzen ditu. Plana aurkezteko bilera apirilaren 25ean egin zuten, eta udalek hilabetean ekarpenak egiteko konpromisoa hartu dute; bide batez, jaurlaritzaren eta udalen arteko elkarlana bultzatzeko mahaia sortzea adostu dute. Airearen kalitateak soka luzea ekarri du Goierri garaian. Orain artean, Zumarragarekin lotu izan da, batik bat, kutsaduraren gaia. Plan honek dakarren berritasunetako bat da Urretxuko eta Legazpiko udalak inplikatzen dituela.

Goierriko Hitza

‘Xentimorik gabe’ obra antzeztuko dute ostiralean, Igartzan

Ramon Agirre eta Inazio Tolosa aktoreek, Xentimorik gabe antzezlana egingo dute ostiral honetan, 19:30ean hasita, Igartza jauregian. Asier Sotak zuzendutako lan horrek, munduan zehar kantari ezagunak imitatuz aritu den bikote baten istorioa kontatzen...

Beasaingo Hitza

Gaur egingo dute legealdiko plana osatzeko aurreneko bilera

Beasaingo Udalak, legealdiko plana osatzeko hainbat bilera egingo ditu herritarrekin. Aurreneko bilera gaur arratsaldean izango da. Herriko talde, elkarte eta eragileekin bilduko dira, 19:00etan, udaletxeko batzar aretoan. Biharko berriz, herrigunetik ...

Beasaingo Hitza

Ordiziako festa batzordeak bilera du gaur

Ordiziako jai batzordeak bilera egingo du gaur arratsaldean, 19:00etan, Barrena kultur etxean. Hiru izango dira aztertuko dituzten gaiak: batetik, elkarteek festei begira duten programaz eta aurrekontuaz hitz egingo dute; bigarren gaia matutina edo goi...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa