Dozenaka lagunek parte hartu dute Arriarango II. mendi bizikleta proban

Dozenaka lagunek parte hartu zuten larunbatean, Arriaranen egindako BTT proban. Antolatzaileek behin eta berriro mikrofonoetatik azaldu zuten moduan, “Arriarangoa ez da lasterketa, trabesia baizik”. Hala, lehiakortasuna baino gehiago, lagun...

Dozenaka lagunek parte hartu zuten larunbatean, Arriaranen egindako BTT proban. Antolatzaileek behin eta berriro mikrofonoetatik azaldu zuten moduan, “Arriarangoa ez da lasterketa, trabesia baizik”. Hala, lehiakortasuna baino gehiago, lagun arteko giroa izan zen nagusi. Helduak abiatu ziren aurrena, 16:00etan, Arriarango frontoi paretik. 27 kilometroko ibilbidea egin behar izan zuten, ia-ia 800 metroko gorako desnibelarekin.

Segidan, umeen lasterketak egin zituzten, adinaren arabera, hiru taldetan banatuta: 9-10, 11-12 eta 13-14 urte bitartekoak, alegia.

Partehartzaile guztiei kamiseta bana oparituko zioten antolatzaileek, eta behin proba bukatutakoan, mokadu bat egiteko tartea ere hartu zuten, denek elkarrekin.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA OLYMPUS DIGITAL CAMERA Argazkia0210 Argazkia0215 OLYMPUS DIGITAL CAMERA
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa