Urresport taldeak irabazi du 4×4 saskibaloi txapelketa

BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak elkarteak antolatuta, 4×4 saskibaloi txapelketa egin dute asteburuan Beasainen. Bederatzi taldek parte hartu dute, eta antolatzaileen esanetan, «oso maila ona» erakutsi zuten. Goizean zehar «bero handia» egi...

BKL Beasaingo Kirolaren Lagunak elkarteak antolatuta, 4×4 saskibaloi txapelketa egin dute asteburuan Beasainen. Bederatzi taldek parte hartu dute, eta antolatzaileen esanetan, «oso maila ona» erakutsi zuten. Goizean zehar «bero handia» egin bazuen ere, arratsalderako freskatu egin zuen. Urresport eta Sluby taldeek jokatu zuten finala, eta partida estu baten ondoren, Urresportekoek jantzi zuten txapela. Tronixek hirugarren postua lortu zuen, eta Sakandar gelditu zen laugarren.

Gernika pasealekuko frontoiaren kanpoaldean, Gipuzkoa Basketek, umeentzako puzgarriak ere jarri zituen.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa