Bizikleta festa ospatzen ari dira Goierri txirrindulari eskolakoak Urretxun
Haurren artean txirrindularitza zaletasuna bultzatzeko helburuz, Goierri Kirol elkarteko txirrindulari eskola, hainbat ekintza ari da egiten gaur, egun osoan, Urretxun. Goizeko 11:00etan hasi dira lasterketak. Urretxuko Abenidan osatutako zirkuituari hainbat buelta eman dizkiote adin desberdinetako neska-mutilek.
Arratsaldean, 16:30ean, lasterketa egingo dute.

















