'Ekinez egina' proiektua aurkeztu du Itsasondoko Udalak

Datozen hilabeteetan, herritarren artean landu nahi du Itsasondoko Udalak, Herri Plan berria, eta horretarako herritarren parte hartzea bultzatzea nahi du udalak, “Itsasondo herria piztu behar dela ikusi da. Herri izaera landu, herri kohesioa indartu eta herri bizi baten beharra daukagula ikusi da”. Eguerdiko 12:30ean, herriko plazan egin dute proiektuaren aurkezpena eta berehala jarri dituzte lanean bertaratutakoak. Hiru taldetan banatu dituzte, ingurumena eta hirigintza, herri bizitzaz eta ongizateaz hausnarketa egin eta iritziak biltzeko. “Herriko hutsunean aztertuz eta datzoen urteetara begira garatu daitezkeen ekintzak proposatuz eta lehentasunak markatuz”, dio Erkuden Mendizabal zinegotziak. ‘Itsasondo ekinez ekina’ leloarekin, kamiseta beltza jantzi dute parte hartzaileek.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa