Aizkorriko Lagunen eta Aizkorri Aratz Parke Naturalaren Eguna igandean

Zegaman igande honetan bi egun ospatuko dituzte batera: XIII. Aizkorriko Lagunen Eguna eta Aizkorri Aratz Parke Naturalaren Eguna. Hori dela eta egitarau zabala prestatu dute iganderako, eta baita larunbaterako ere: Ekainak 30, larunbata 18:00etan - V...

Zegaman igande honetan bi egun ospatuko dituzte batera: XIII. Aizkorriko Lagunen Eguna eta Aizkorri Aratz Parke Naturalaren Eguna. Hori dela eta egitarau zabala prestatu dute iganderako, eta baita larunbaterako ere:

Ekainak 30, larunbata

  • 18:00etan
    – Vicente Guinearen (Elgoibar) “Animarbolak” ARGAZKI-ERAKUSKETAREN irekiera. – Tobera Musika Eskolako Zegamako txalaparta-joleek girotuta, gazta-pintxo eta edariak bertaratuentzat. -Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroa ikusgai (sarrera doan).

Uztailak 1, igandea

  • AIZKORRIKO LAGUNEN EGUNA eta AIZKORRI-ARATZ PARKE NATURALEKO eguna ospatuko da.
  • 6:00etan
    ZEGAMA-AIZKORRI-ZEGAMA mendi-irteera herriko plazatik abiatuta Amezti Mendi Elkartekoek gidatu eta lagunduta.
  • 9:30etan
    SAN ADRIAN – AIZKORRI – SAN ADRIAN mendi-irteera Aldaolako aparkalekutik abiatuta, Zegamako Turismo Bulegokoen gidaritzapean.
  • 9:30etatik 11:00etara
    “SAN ADRIAN KOBA , GURE HISTORIAKO GILTZARRI, NATURA-PARADISU” ibilaldi gidatua Aldaolako aparkalekutik abiatuta.
  • 10:00etatik 13:00etara
    XILOTEKAREN IREKIERA eta bertako egurrak ukitzeko eta gertutik ezagutzeko aukera Imanol Artolaren eskutik Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroan.
  • 11:00etatik 14:00etara
    AIZKORRIKO ATARIA INTERPRETAZIO ZENTROA bisitatzeko aukera dohainik (bakarka edo bertako gidek lagundutako bisitarekin)
  • 13:00etatik 15:00etara
    EUSKO LABEL HEGALUZE eta SAGARDO DASTAKETA herriko plazan.
  • 16:00etatik 19:00etara
    AIZKORRIKO ATARIA INTERPRETAZIO ZENTROA bisitatzeko aukera dohainik (bakarka edo bertako gidek lagundutako bisitarekin)
  • 16:30etatik 18:30etara
    HAURRENTZAKO TAILER ETA JOLASAK Aizkorriko Ataria Interpretazio Zentroan.
  • 19:00etan
    TXOKOLATADA eta BURUHANDIAK plazan.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa