2012/6

Ibon Altunak ingeniari eskolaren saria jaso du

Gipuzkoako Peritu eta Ingeniari Tekniko Industrialen Elkargo Ofizialak urtero egiten duen Felix Sopelana lehiaketako hirugarren saria jaso du Ibon Altuna beasaindarrak. Goierri Campuseko eskola politeknikoan ikasten du, eta bere ikasturte bukaerako...

Beasaingo Hitza

Jose Javier Cuadrado eta Izaro Rubio garaile Legorretako herri krosean

Jose Javier Cuadrado Karratu eta Izaro Rubio korrikalari ordiziarrak izan ziren irabazle, larunbatean, Legorretako 34. Herri Krosean. Aurreko urteetako partaidetza gainditu du probak; helduen lasterketan 171 atletak parte hartu zuten, herriguneko 7,5 kilometro luzeko ibilbidean, 147 gizonezko eta 24 emakume. Zaldibian bizi den Cuadradok 24:25 minutuko denboran osatu zuen proba. Rubiok 29:01 minutuan bukatu zuen. Denbora markek, beraz, Hossain Kaanacheren (23:29) eta Ainhoa Sanz urretxuarraren (27:26) esku segitzen dute. Haurren krosean, kimuetan Urko Garmendiak irabazi zuen, haurretan Adrian Pajaresek eta June Alustizak, eta kadeteetan Mikel Felipek. Sailkapen osoa, www.herrikrossa.com webgunean dago.

Aimar Maiz

Finalaurreko joaneko jardunaldian bi partidak irabazi ditu Olaberriak

Olaberriko palari taldeak Gipuzkoako Herriarteko pala finalean egoteko aurrerapauso handia egin du. Ostiralean, finalaurrekoen joaneko jardunaldian, Debari 2 eta 0 irabazi dio. Ostiral gauean jokatu zituzten olaberritarrek bi neurketak. Larruzko paleta...

Aimar Maiz

Zero Zabor taldeak hitzaldia egingo du gaur

Beasaingo Zero Zabor taldeak antolatuta, hondakinen inguruko hitzaldia egingo dute gaur arratsaldean. Saioa Igartza jauregian izango da, 19:00etan hasita.

Beasaingo Hitza

Ehun bazkide izatera iritsi da Ordizian ostalaritza eta merkataritza elkartea

Ordizian ostalari eta merkatari elkarteak orain dela bi urte hitzarmena sinatu zuen udalarekin, eta Merkataritza Plana aurkeztearekin bat, elkartea kuantitatiboki eta kualitatiboki haztea jarri zion erronka bere buruari. 2010ean bazkideen kopurua ez zen 70 saltokira iristen, hilabeteak joan eta hilabeteak etorri kopurua hazten joan da, eta aurten bazkide egin diren 11 saltoki batuta, 100 bazkideko langara ailegatu da orain gutxi Ordizian elkartea. «Udalaren eta elkartearen arteko lankidetzari jarraipena eman zaio, eta merkataritza teknikariaren laguntzaz egin den lana oso baliagarria izan da, dendariek Ordiziako merkataritzaren eta herriaren alde apustua egiten jarraitzeko», nabarmendu du Ordizian elkarteak. Elkarlan horren ondorioz promozio, dinamizazio ekintza eta kanpaina berriak antolatu ahal izan dituzte, «bezeroei emandako zerbitzua hobetuz». Gaur egungo egoera ez dela erraza jakin arren, «datuak garbiak» direla dio Ordizianek. «Berritutako saltokien, jabe aldaketen, belaunaldi ordezkapenen eta ireki diren saltoki berrien kopuruak erraz gainditzen du itxitako saltokien kopurua. Beraz, azken etapa honen balorazioa positiboa dela esan genezake». Kalitate ziurtagiri gehiago Ordizianek gogoratu du Merkataritzaren Berriztapen Plana bukatu berria dela, eta laster aurkeztuko dutela. «Merkataritza mahaia berreskuratu eta Ostalaritza mahaia sortuko da. Mahai hauek aldizkako bilerak egingo dituzte, planari jarraipena egingo diote, eta sektorea sustatzeko ekimen berriak egingo dituzte». Berriztapenaren aldeko bide horretan ulertu behar da Ordizian [...]

Ordiziako Hitza

Goiztiri AEK-k udako ikastaroak antolatu ditu

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak udako ikastaroen eskaintza zabalik du dagoeneko. Batetik, 1, 2 eta 3. mailako azterketak prestatzeko ikastaroa egingo dute. Bi txandatan emango dute, ekainaren 27tik uztailaren 21era, eta irailaren 2tik 28ra bita...

Beasaingo Hitza

Asteburuko IV. Pintxo Lehiaketako mokaduen osagai nagusia arraina izango da

Zumarragako 17 ostalarik parte hartuko dute; asteburuan gai librean egindako pintxo bana eskainiko dute

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Ordizia eta Irura arteko radarrak ez du isunik jarriko, ibilgailuen bataz besteko abiadura jaitsi egin baita

N-1 errepideko Ordizia eta Irura arteko radarrak bete du bere helburua; trafikoa moteltzea lortu dute eta horrenbestez, hemendik aurrera ez da isun gehiagoren beharrik izango. Hala jakinarazi zuten atzo Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Saileko arduradunek. Urtebeteko epean, 6.000 arau hauste detektatu dituzte radar horren bidez. Baina horri baina garrantzia handiagoa eman diote autoen abiadura jaitsi izanari. Bataz beste, orduko 8,3 kilometroan jaitsi da abiadura hori, eta zati batzuetan, jaitsiera orduko 13 kilometrotik gorakoa izan da. Istripuen tasa berriz, %16,7 jaitsi da. Iazko martxoan jarri zuten Ordizia eta Irura arteko radarra. «Estatu mailan aire librean jarritako lehendabiziko tarteko radarra» izan zela gogorarazi du Amparo Lopez trafiko arloko zuzendariak. Iñaki Egiara trafiko zuzendaritzako ingeniariak, berriz, garai hartan, N-1ean «zirkulazio arazo larria» zutela esan du, radarra jarri aurretik, bost ibilgailutatik batek ez baitzuen abiadura muga errespetatzen. Aurreneko hilabeteetan, salaketarik jarri gabe ere, «jendea polikiago ibiltzen» hasi zen. Duela urtebete berriz, isunak jartzen hasi ziren. Aurreneko hilabetean, 1.143 salaketa jarri zituzten. Kopuru hori, ordea, hilabetez hilabete jaisten joan da, eta aurtengo apirilean, 305 izan ziren. Guztira, hamabi hilabete horietan, 6.000 salaketa inguru jarri dituzte. Hori, ordea, «ez da kopuru handia» Egiararen hitzetan, izan ere, «errepide hori egunean 20.000 ibilgailuk erabiltzen dute. Beraz, urtean 7 milioi ibilgailutik 6 milak bakarrik jaso dute isuna». Amparo Lopezek [...]

Goierriko Hitza

Legorretako udalekuan izena gaur zortzirako eman behar da

Legorretako Udalak herrian bertan antolatu du aurten ere udalekua, Haur Hezkuntzako haurrentzat eta Lehen Hezkuntzako aurreneko ziklokoentzat. Ekainaren 25etik uztailaren 27ra izango dira jarduerak. Matrikula 30 euro da, eta udaletxean izena ematerakoa...

Aimar Maiz

Futbol txapelketa final laurdenetan sartu da

Kuadrilla arteko 33. Futbol txapelketaren final laurdenetako partidak jokatuko dira asteburuan. Bihar, Rockus-Tzulo (15:00) eta Zerdiau-Ferro (16:30) taldeek jokatuko dute, eta etzi, Per La Forza-Kozen (15:30) eta Downtown-Bekause (17:00) taldeek neurt...

Ordiziako Hitza

San Joan bezperako herri afarirako txartelak salgai

Su-gorri taldeak eta Jentilbaratza elkarteak elkarlanean antolatu duten San Joan bezperako herri afarirako txartelak salgai daude dagoeneko Orlegi, Herrikoa, Pottoka eta Kirkil tabernetan, 15 euroan. Hilaren 23an, txosna zabalduko dute 17:00etan, 20:00...

Ordiziako Hitza

Udal euskaltegiak ikasle eta herritarren iritziak bildu nahi ditu Oroimenaren liburuan

Beasaingo udal euskaltegiaren  25. urtemuga dela eta, hainbat ekitaldi egin dituzte dagoeneko, eta datozen aste eta hilabeteetarako ere, beste hainbat ekintza prestatu dituzte. Horietako bat, ikasleen eta herritarren iritziak biltzeko sortu duten Oroimenaren liburua da. Mari Paz Martin euskaltegiko zuzendariak azaldu duenez, «Norberak bere gogoetak eta oroimenak konpartitu ditzake, idatzi, marrazki edo bertso bidez. Guk hori euskaltegiaren oroimen eta ondare gisa gordeko dugu ». Liburua euskaltegiko sarreran dago, eta bertatik pasa diren ikasleei eta nahi duten herritar eta eragile guztiei egin diete beraien mezuak idazteko deia. Beasaingo udal euskaltegia, 1987ko irailean zabaldu zuten. Aitor Larburu zinegotziak gogorarazi duenez, aurreneko urte hartan 103 ikaslek eman zuten izena. Harrezkero, «4.000 ikasle inguru pasa dira udal euskaltegitik». Gaur egun, 150 ikasle, 6 irakasle eta administrari bat dituzte. Orain arteko ibilbidea oparoa izan bada ere, aurrera begira beste zenbait erronka dituztela azaldu zuen Mari Paz Martinek. «Horietako bat, jendearengana urbiltzen asmatzea eta bakoitzak duen perfilaren araberako eskaintza egitea» izango da. Horrekin batera, hobekuntzaren bidean jarraitzea eta teknologia berrien arloan sakontzea lortu nahi dute. Bide horretan, blog bat (beasaingo-udaleusk.blogariak.net) eta twitter kontua estreinatu dituzte aurten. Urteurreneko ekitaldiekin jarraituz, ekainaren 16an, egun pasako irteera egingo dute Getariara, bertako txakolindegi bat eta Balentziaga museoa ikustera. Orain arte, erantzun [...]

Beasaingo Hitza

Tomas Urzainkik hitzaldia egingo du gaur Ordizian

Nafarroako historiari buruzko hainbat lan egin dituen Tomas Urzainki historialariak Nafarroako konkistaren jarraipena izeneko hitzaldia egingo du gaur, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Nafarroa Bizirik eta Jentilbaratza 1512-2012 elkarteek antolatu dute hitzaldia. Bestalde, datorren larunbatean, hilak 16, martxa nazionala izango da Iruñean, eta hara joateko autobusa antolatu dute Ordizian. Pottokan, Herrikoan, Orlegin eta Kirkilen eman behar da autobuserako izena. Arboladitik abiatuko da autobusa larunbatean bertan, 09:00etan.  

Ordiziako Hitza

Bi-Tartean elkarteak bulego berria inauguratuko du Merkataritza Astean

Urretxuko eta Zumarragako merkatari elkarteak 95 bazkide ditu; erakusketak eta zozketak egingo dituzte

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Murrizketen kontra elkarretaratzea egin dute Oiangureneko irakasleek

Zerbitzu publikoetan ezartzen ari diren eta datozen aste eta hilabeteetan etor daitezkeen murrizketaren aurrean, Urdaneta-Oianguren institutuko irakasleak elkarretaratzeak egiten ari dira ostegunero –irudian, gaurko bilkura– Hezkuntzan murrizketarik ez! lelopean. Aurreko astean egin zuten lehen kontzentrazioa, eta atzo bezalaxe, 30 bat irakasle elkartu ziren. Hernani, Errenteria eta beste zenbait herritako institutuetako irakasleak ere antzeko protestak egiten ari dira astero.

Ordiziako Hitza

Beasaingo, Zarauzko eta Azpeitiko alkateek txalotu egin dute foru aldundiak zabortegiak ixteko hartu duen erabakia

Koldo Agirre Beasaingo alkateak, Eneko Etxeberria Azpeitiako alkateak eta Juan Luis Illarramendik, Zarauzko alkateak, agerraldia eskaini dute gaur goizean komunikabideen aurrean. Gipuzkoako Foru Aldundiak aste honetan iragarri duen zabortegiak ixteko erabakia txalotu dute. Batetik, euren herrietako zabortegiak (Sasieta, Lapatx eta Urteta) “beranduenez, 2014ko abenduaren 31n itxiko dituztela” jakin dutela azaldu dute, eta albistea “garrantzitsua” gisa definitu dute. “Pozteko modukoa dela” ere esan dute. Hiru alkateen hitzetan, “askotan entzun izan dugu foru agintari ezberdinen ahotan hiru zabortegi hauek itxi egingo dituztela, baina hain argi eta hain irmo, inoiz ez”. Zabortegiei itxiera eguna jarri dietela ere azpimarratu dute alkateek, eta hortaz, euren “ametsgaiztoa” laster bukatuko dela ondorioztatu dute: “2015ean amaituko da zabortegi kutsakorren aroa, hainbeste luzatu den aroa”. Hiru herri horietako herritarrek, “orain arteko kudeaketa ereduaren ondorioz”, urteetan “kiratsa, kutsadura, isuriak eta ondorio negatiboak” sufritu dituztela esan dute alkateek, eta ildo beretik, Aldundiaren erabakiak “poza eta lasaitasuna” eragiten diela esan dute. Jarraitu dutenez, ez dute nahi “Gipuzkoako beste zonalde batzuetako herritarrek ondorio kutsakorrik eta arriskutsurik jasan ditzaten”, errauste plantari erreferentzia eginez. Aldundiaren erabakiaren harira, orain “horrelakorik gertatuko ez dela jakiteak” poztu egiten dituela esan dute. Orain arte “errauste plantak baldintzatzen zuen zabortegien itxiera”, esan dute. “Zabortegien itxiera errauste plantaren eraikuntzari lotuta ez [...]

Goierriko Hitza

Aralarko saroiak ikusteko ibilaldi gidatua dago etzi

Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du etziko, larunbata, ekainak 9. Aralarko saroiak edo kortak ikustera joateko aukera dago, adituen azalpenak entzunez. 09:00etan Lizarrustiko parketxean edo 10:30ean Enirio-Aralar mankomuni...

Aimar Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa