2012/6

Bizikletarekin pareta jo duen gaztea larri zaurituta dago

14 urteko gazte legazpiar bat larri zaurituta dago, pasa den ostiralean bizikletarekin pareta jo eta buruan kolpe handia hartu baitzuen. Zabaldutako informazioaren arabera, bizikletako frenoak moztu zizkioten gazteari, eta aldapa behera joan eta pareta...

Legazpiko Hitza

Ataun Zero Zabor taldeak errausketari buruzko dokumentala emango du gaur

Ataun Zero Zabor taldeak ikus-entzunezko emanaldia antolatu du gaurko, asteartea. Errausketari ateak ixten dokumentala ikusi ahal izango da, 21:00etan, Ataungo Herri Antzokian. Bestetik, Aire garbiak bira nazan kanpainaren barruan, haizerrotak salduko ...

Aimar Maiz

Bertso afaria izango da gaur Maizpiden

Lazkaoko Maizpide euskaltegiak Goierriko bi bertsolari beterano gonbidatuko ditu, gaur, bertso afaria girotzeko. Mikel Mendizabal itsasondoarra eta Euxebio Igartzabal gabiriarra ariko dira kantuan, euskaltegiko jangelan, afal ondoren. Afaria 20:00etan ...

Aimar Maiz

Itziar Zabalegik literatur aipamen bat lortu du

Oianguren institutuko ikasle Itziar Zabalegi Arrizubietak Urruzunotarrak gehituz literatur-ekimeneko aipamen bat lortu du prosa arloko A mailan Alemaniarrak gurera etorri zirenekoak izeneko lanarekin. Irailaren 3tik 6ra Lemoizko aterpetxean egingo den ...

Ordiziako Hitza

Saskibaloia ezberdintasunik gabeko gizarte baten alde

3x3 San Joan txapelketa integratzailea jokatuko da asteburuan Goierri eta Eiluz elkarteek antolatuta.

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

ONCEren zozketak 135.000 euro utzi ditu Beasainen

ONCE erakundearen “cuponazo” zozketak, 135.000 euro utzi ditu Beasainen. Ostiraleko zozketari dagokio zenbakia, baina gaur jakinarazi dute irabazlea nongoa den. Itziar Uribesalgo saltzaileak saldu zituen saritutako 60 kupoiak. Horietako bat...

Beasaingo Hitza

Sasieta 2014rako ixtea eta bi tratamendu planta egitea aurreikusten du aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak aste honetan aurkeztu du datozen urteetarako hondakinen kudeaketa plana. Plangintza horren arabera, 2014. urtearen bukaerarako itxiko lituzkete Gipuzkoako hiru zabortegiak, tartean Sasietakoa. Horien ordez, 6 konpostatze planta eta hondakinen trataera mekaniko-biologikorako beste 3 gune sortuko lituzkete. Juan Carlos Alduntzin ingurumen diputatuak azaldu zuenez, «hondakinen prebentziorako estrategia bat ezartzea, berrerabilpena sustatzea eta birziklapena» izango dira plangintza horren ardatz nagusiak. Irizpide horiek kontuan hartuta, 2020rako Gipuzkoan sortzen den zaborraren %75 birziklatzea lortu nahi dute. Goierriri dagokionean, Sasietako zabortegiaren itxiera izango da aurreneko neurrietako bat. Aldundiak emandako datuen arabera, 67.000 tona zabor jasotzen ditu urtean, eta egungo erritmoan jarraituta, 19 hilabeteko bizia izango luke. Horren ordez, Sasieta Mankomunitateak hondakinen tratamendurako bi planta hartuko lituzte; bata hondakinen trataera mekaniko-biologikorako gunea izango da, eta bestea, konpostatzera bideratutakoa. Biak ere, 2014ko urtarriletik apirilera bitartean eraiki eta martxan jartzea aurreikusten du planak. Bi planta Goierrin Hondakinen trataera mekaniko-biologikorako guneak, gaika biltzen ez diren edo birziklatu ezin diren hondakinak hartuko lituzke, eta 30.000 tonako gaitasuna izango luke. Planta horiek, «teknologiaren sinpletasunean eta inbertsio baxuan» oinarritzen direla dio aldundiak. Hala, ahal den material birziklagarri guztia berreskuratu eta gero, gainontzeko hondakinei «materia egonkortzeko trataera biologiko bat» ematen zaio, kustagarriak ez diren fardo moduko batzuk osatuz. Egonkortutako material hori, «degradatutako espazioak leheneratzeko eta berreskuratzeko material [...]

Beasaingo Hitza

“Kontaketa beti da terapeutikoa, baina kasu honetan etikoa ere bai”

Patxi Zubizarreta (Ordizia, 1964) idazlearekin egindako elkarrizketa argitaratuko du bihar Goierriko Hitzak. Joan den astean aurkeztu zuen Zubizarretak bere hamargarren nobela, Hiru gutun Iruñetik izenekoa. 36ko Gerrak banandu eta urrundutako bi ordiziarren –Gabriel Arratibel eta Rafael Zubeldia– istorioa kontatzen du. Atzerakako bidaia literarioak idaztea beharrezkoak direla uste du, norberak bere ondorioak atera ditzan. Hauexek dira elkarrizketaren zenbait pasarte: - “Oroimena, batez ere ezabatua nahi izaten denean, oso da beharrezkoa” - “Ez dut ezkutuka edo zeharka ibiltzeko gogorik izan nobela hau idazterakoan” - “Faxismoa lokartuta egon dela iruditzen zait, baina gero eta lotsagabeago ageri da”

Ordiziako Hitza

Erabakitze eskubideari buruz hitzaldia, bihar, Lazkaon

Eider Alkorta, Karmelo Landa eta Xabier Barandiaran politologoek hitzaldia egingo dute bihar, 18:30ean, Gerriko elkartean. Nazioen Mundua herri ekimenak antolatuta, Erabakitzeko eskubidearen bidean gaia jorratuko dute. Urtzi Urrutikoetxea kazetariak gi...

Aimar Maiz

Tximistako zubia itxi egingo dute bihar eta etzi

Ordiziako Buztuntza auzoan egiten ari diren urbanizazio lanak direla medio, Tximistako zubia itxita egongo da bihar eta etzi autoentzako. Horrez gain, gaurtik ostiralera bitarte Buztuntza auzoaren sarrera-irteera gunean dagoen autobus geltokia ere ez d...

Ordiziako Hitza

Tobar Gipuzkoako txapeldun, atletismo proba konbinatuan

Nora Tobar atleta ataundar atleta alebinak proba konbinatuetako Gipuzkoako txapela jantzi du. Igandean Lasarten jokatu zen. Pisu jaurtiketan (7,35 metro), luzera jauzian (3,90m) eta abiadurako 60 metroetan (8.93 segundo) irabazi egin zituen probak. Hiruren puntuazioak batuta, alebin nesketan txapeldun atera da.

Aimar Maiz

‘Buah txabal’ antzerkia egingo dute gaur Maizpiden

Jon Zubiaga aktoreak Buah txabal antzezlana jokatuko du, gaur, Maizpiden. Hogei urte inguruko Beti gaztearen gora-beherak kontatzen ditu. Unai Iturriagak idatzitakoa da.

Aimar Maiz

Loinazko San Martin kanonizatu zuteneko 150. urtemuga gogoratuko dute

Loinazko San Martin kanonizatu zuteneko 150. urtemuga gogoratzeko, San Martin parrokiak hainbat ekitaldi antolatu ditu datozen egunetarako. Ostiralean, Nikolas Zumalde fraide frantziskotarrak hitz egingo du, 19:00etan, udaletxean. Igandean berriz, fe...

Beasaingo Hitza

Kartzelan sartu dute iloba mehatxatu zuen gizona, hamar egunean hiru aldiz atxilotu eta gero

Azken bi asteetan hiru aldiz atxilotu duten 31 urteko gizonezkoa, Boomer ezizenez ezaguna dena, kartzelan sartu dute gaur, epailearen aurretik pasa eta gero. Ilobari eta beste senide batzuei mehatxu egiteagatik atxilotu zuten aurrena; motor bat lapurtz...

Beasaingo Hitza

Ordiziako Bildu prest dago hondakinei buruz jendaurrean eztabaidatzeko

Ordiziako gainerako eragile politiko eta sindikalekin hondakinei buruzko eztabaida publiko batean parte hartzeko prest dago Ordiziako Bildu. Sasiker ikerketa taldeak gaur goizean egin dio proposamen hori Ordiziako Bilduri. “Gu han izango gara. Prest gaude birziklapenean emaitzarik onenak eman ditzakeen sistemari, eta osasun aldetik zein ikuspegi sozialetik egokiena den sistemari buruz hitz egin eta elkarlanean aritzeko”. Igor Eguren alkatearen esanetan, Sasikerrek hondakinen kudeaketari buruz Ordizian egin duen lana aurkeztu nahi du, eta aurkezpen hori baliatu eragileen iritziak entzuteko. “Baietz esan diogu Sasikerrek jendaurrean ideiak eta proposamenak eztabaidatzeko egindako proposamenari, aberasgarri izango delakoan”. Gaur arratsaldean egin ditu adierazpenok Egurenek, gobernu taldeko beste bost kiderekin egindako prentsaurrekoan. Usurbilgo Ituna onartu Hilabete da Ordizian hondakinen kudeaketari buruzko informazio eta sentsibilizazio kanpaina hasi zutela, eta dagoeneko 200 herritarrek parte hartu dute egindako hiru bileretan, Egurenek esan duenez. “Gai honek kezka sortzen dien herritarrek ere ari dira bilkurak antolatzen, eta horrek poztu egiten gaitu, zaborrarekin dugun arazoa mahai gainean jarri dugulako, eta herritarrok arduraz jokatu behar dugula onartzen ari garelako”. Oraindik beste bilera-hitzaldi batzuk egiteke dituzte, eta baita bi irteera ere: hilaren 16an Sasietara joango dira eta hilaren 23an Usurbilera. Horrekin lotuta, Egurenek jakinarazi du atzoko Gobernu Batzordean Usurbilgo Ituna onartu zutela. Euskal Herriko gehiengo sindikalak, [...]

Ordiziako Hitza

Espetxean egindako artelanak, Barrenan

Goierri beheko 22 euskal presoek egindako hainbat artelanekin erakusketa jarri dute Ordiziako Barrena kultur etxean. Askotariko lanak ikus daitezke, horietako gehienak margolanak. Presoek kartzelan egiten duten lana ezagutzera ematea da erakusketaren helburua, eta senideek nabarmendu dutenez, “egoera makurretan bizi diren arren, presoek duten sormenerako gaitasuna” azalaratzea. Ostiralera bitarte egongo da ikusgai erakusketa. Barrena irekita dagoen bitartean bisitatuko ahalko da, baina pieza guztiak ikusi ahal izateko 18:00etatik 20:00etara joatea komeni da, bi ordu horietan egongo baitira senideak lanei buruzko azalpenak ematen.

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa