2012/6

Argeles-Gazost taldeak irabazi du Haurugby

Frantziako Pirinio Garaietara joan da aurten Haurugby txapelketako sari nagusia. Argeles-Gazost izan zen larunbatean Beasaingo Loinatzen eta Ordiziako Altamiran jokatu zen txapelketaren irabazlea, finalean Bokale-Tarnous taldea mendean hartu eta gero (0-19). Denera hogei talde aritu ziren nor baino nor, horietatik 15 Frantziatik eta Ipar Euskal Herritik Goierrira etorriak. 400 bat neska-mutikok hartu dute parte aurtengo txapelketan. Garabi Ordizia taldea zortzigarren postuan sailkatu zen, azken partidan Hernaniren aurka 12-0 galdu eta gero. Txapelketaren bukaeran Otegi-Enea auzoan elkartu ziren talde guztiak, lagun giroan merienda egitera. Haurugby 2012 txapelketari buruzko informazioa hemen aurki daiteke, eta egun horretako argazkiak ere ikus daiteke, Pedro Txurrukak ateratakoak.

Ordiziako Hitza

Danak jatetxearen kontrako erasoa salatu du Bareakek

Bareak merkatari elkarteak gogor salatu du pasa diren Loinatz jaietan, Danak jatetxearen kontra izandako erasoa. Jabeari eta haren familiari elkartasuna adierazi diete, eta inork gertakarien inguruko berririk balu, Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko...

Beasaingo Hitza

Ramon Iurrebaso: «Ni izan nintzen Madrilera joan zen lehen aizkolaria»

Xabier Zaldua aizkolari zumarragarra zeresan handia ematen ari da azkenaldian, baina lehenago ere izan dira aizkolariak Urretxu-Zumarragan. 40ko hamarkadan Aietsu baserriko Ramon Iurrebasok (Urretxu, 1927) Jeronimo Iturbe Agiñetaren lekukoa hartu zuen, eta urte askotan puntan aritu zen. Nolatan hasi zinen aizkoran? Nire nagusia zalea zen eta Agiñetaren laguna, gainera. Aizkoran ibilitakoa zen eta aizkolaria nintzela ikusi zuen. Harengatik ez balitz nik pentsatu ere ez nuen egingo aizkolaria izango nintzenik. Zure lehen aurkaria Bitoriano Jauregialtzo zumarragarra izan zen. Urretxuko frontoian lehiatu ginen. Bitoriano mutil handia zen, baina ez zen aizkolaria, eta irabazi egin nion. Orduantxe 18 urte beteta nituen, mutil koxkorra nintzen. Handik urtebetera, abantaila eskatu zidan: saioa Agiñetarekin prestatzea. Bigarrengo hartan errazago irabazi nion. Vitorianok eskua eman zidan eta zera esan zidan: «Ramon, ni baino gehiago haiz, barkatzen diat eta hemendik aurrera ahal dudan guztian lagunduko diat». Ordutik, lagunik handienak izan ginen. Hortik aurrera aizkoran buru-belarri aritu zinen. Jendeak aizkolaria nintzela ikusi zuen, eta soldadu joaterako onenekin jokatzen nuen. Klasea nuen, jendeak lagundu egin zidan, eta denbora gutxian gora egin nuen. Arerioak handiak ziren nire aldean, baina ni bizkorra nintzen. Berezkoa nuen eta kirolariak berezkotasun hori behar du. El hombre eléctrico deitzen zidaten eta, oraindik ere, askok gogorarazten didate. Nork [...]

Goierriko Hitza

Iparragirreri omenaldia

Goierriko Hitza

Dozenaka lagunek parte hartu dute Arriarango II. mendi bizikleta proban

Dozenaka lagunek parte hartu zuten larunbatean, Arriaranen egindako BTT proban. Antolatzaileek behin eta berriro mikrofonoetatik azaldu zuten moduan, “Arriarangoa ez da lasterketa, trabesia baizik”. Hala, lehiakortasuna baino gehiago, lagun...

Beasaingo Hitza

Emakumeen lasterketa, lehen aldiz Ordizian

Arratsaldeko 18:00etan hasi da Ordizian lehen aldiz egin den emakumeen lasterketa. Herriko plazatik hasi dira lasterkariak, eta 5 kilometroko ibilbidea egin behar zuten. Ibilbide berean behin baino gehiagotan pasa behar zutenez, udaletxe paretik pasatz...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa