2012/6

Hitano hizkera lantzeko lehen barnetegia Ataunen egingo dute, uztailean

Hitano barnetegia antolatu dute, lehenbiziko aldiz, euskara irakaskel batzuek aurtengo udarako. Ataunen izango da estreinaldia, Lizarrustiko parketxean, uztailaren 16tik 21era. Sei egunetan eskolek, irteerek eta mintzapraktikek osatuko dute egitaraua, ...

Aimar Maiz

Hainbat kontzertu eskainiko dituzte Doinuako ikasleek

Legazpiko Doinua Musika eskolako ikasleek hainbat kontzertu eskainiko dituzte ekainean zehar, ikasturte amaierarekin bat eginez. Pasa den ekainaren 6an ekin zioten kontzertu sortari, eta datorren ekainaren 25era arte luzatuko dira emanaldiak. Taula gai...

Goierriko Hitza

Oaia Perurena artista nafarraren lanak ikusgai daude Aterpe tabernan

Beasaingo Aterpe tabernak Oaia Perurena Berako (Nafarroa) artistaren lanak jarri ditu ikusgai. Itsasoari begira izenburupean, toki ezberdinetako paisaiak eta ikusmirak biltzen ditu, hala nola Jaizkibel, Ipar Euskal Herria eta Galiziakoak. Denen arteko ...

Beasaingo Hitza

Plan estrategiko baten beharra aldarrikatu du PSEk

Ordiziaren beharrak zehaztuko dituen plan estrategiko bat diseinatzeko eskaera egin dio Iñaki Dubreuil PSE-EEren Ordiziako zinegotziak udalari, prentsa ohar bidez. Udal gobernuak –Bilduk du gehiengoa– «urtebete geldituta» daramala uste du Dubreuilek, eta «lanean hasteko garaia» dela gogorarazi die. Urtebete da oraintxe Bilduk Ordiziako alkatetza hartu zuenetik, eta PSE-EEren iritziz, «ezin okerragoa» izan da agintaldiko lehen urtea. «Okerrena da beste hiru urte geratzen direla. Ezinbestekoa da herriaren beharrak eta lehentasunak zehaztuko dituen programa bat egitea, eta bide batez norabide jakin bat zehazten hastea ere». «Lana sustatzeko planik ez» PSE-EEren lehentasuna lanpostuak sortzea, ekonomia biziberritzea eta komertzioa dinamizatzea dira, Dubreuilek esan duenez, eta udalari kritika egin dio esanez martxan jarritako plan bakarra Eusko Jaurlaritzak Lanbideri eskaintzen dion 4.000 Planaren bidez hamasei langabetu kontratatzea izan dela. «Bilduk ez du jaso aurrekontuetan lana eta ekonomia sustatzeko planik, ezta langabeziaren aurkako planik ere». Horrez gain, Bilduri «koherentzia eza» ere egotzi dio, udaletik kanpo edo agintean daudenean «irizpide ezberdinak» erabiltzen dituztela salatuz. «Beste alderdiek konfiantzazko norbait kontratatzen genuenean erabat deitoragarria zen, eta orain batere lotsagorritu gabe liberatzen dute zinegotzi bat eta Majorirako aholkulari bat». Udalak atez ateko bilketa sistema ezartzeko duen asmoa ere kritikatu du Dubreuilek.

Ordiziako Hitza

Conquis Tourreko kideak Ordizian izango dira asteazkenean

ETB2ko Conquistador del fin del mundo-ko hainbat parte hartzaile herriz herri egiten ari diren Conquis Tour saioko kideak Ordizian izango dira asteazkenean. Ordizia Rugby Elkarteko kideen aurka neurtuko dituzte indarrak. 12:00etan taldekako proba eging...

Ordiziako Hitza

Ormaiztegin asteburu solidario bete-betea izan dute

Asteburu bete-betea izan dute Ormaiztegin. Egindako ekintza guztietan jendeak partehartze handia izan du. Ostiral arratsaldean Guraso Elkartekoen laguntzaz patata tortila pintxoak egin eta eraman ziren Ormaiztegiko plazara. Jende askok parte hartu zue...

Goierri Mendebaldeko Hitza

Legealdiko planaren inkesta betetzeko epea ekainaren 22ra arte luzatu dute

Beasaingo Udalak parte hartze prozesu bat martxan jarri zuen duela aste batzuk, legealdiko plana osatzeko asmoarekin. Prozesu horren baitan, galdetegi bat banatu dute etxez etxe. Inkesta horrek izan duen «arrakasta» ikusita, galdetegiak jasotzeko...

Beasaingo Hitza

Aurten ez da Armen Alarderik egingo Legazpin neurriak zorroztu baitituzte

Aurten ez da Legazpin San Joan Bezperako Armen Alardea egingo. 1994az geroztik, urtero egin da alardea, herritar talde baten eta udalaren ekimenez. Gobernu Ordezkaritzak, ordea, suzko armak erabiltzen diren edozein ekintza aurrera eramateko araudia zorroztu du iaz Hondarribian gertatutako heriotza dela eta. Araudi berria martxoan jarri zen indarrean, eta horren arabera, eskopetekin atera behar duen guztiak arma lizentzia izan beharko du ezinbestean. Legazpin, azken urteetan alardean atera direnen herenak soilik du aipatutako lizentzia. Udalak esan duenez «aukera ezberdinak aztertu» dituzte, baina azkenean aurtengo bertan behera uztea erabaki dute.

Goierriko Hitza

Gaintzan San Joan bezpera jai giroan ospatuko dute

Gaintzako Udalak herri giroko egitaraua antolatu du ekainaren 23rako, San Joan bezpera. On-Bide elkartean herri afaria izango da lehenik, 21:00etan hasita. Gaututakoan San Joan sua piztuko dute. Afaria 10 euro kostako da helduentzat; haurrena doan da. ...

Aimar Maiz

Olaberriak iganden du finalaurreko azken urratsa

Olaberriko palari taldeak igandean 17:00etan jokatuko du Debaren aurka, Debako Aldats pilotalekuan. Gipuzkoako Herriarteko txapelketan finalaurrekoetako bigarren jardunaldia da. Joanekoan 2 eta 0 irabazi zuen Olaberriak.

Aimar Maiz

EAJk elkarlana eskaini dio Bilduri enplegu politikak bultzatzeko garaian

Egungo egoera ekonomikoari aurre egiteko eta enplegua bultzatzeko asmoarekin, Goierriko EAJ Bildurekin eta gainontzeko alderdiekin elkarlanean jarduteko prest agertu da. Krisia dela eta, «jendearen ondoan egon behar dugula eta egoera konpontzeko soluzioak» eman behar dituztela uste du Aitor Aldasoro, EAJko kideak. Bide horretan, elkarlanaren garrantzia azpimarratu dute. Datozen asteetan, mozio bana aurkeztuko dute Goierriko hainbat udaletxetan, enplegua sortzeari begira egindako plangintzak bultzatzeko. Aldasoro, Lazkao, Ordizia eta Zaldibiako ordezkariak ondoan zituela agertu zen prentsaren aurrean. «Euskal Herria, inguruko beste herrialde batzuk bezala, krisi ekonomiko eta finantzario larri batean murgilduta» dagoela esan zuen, baina Goierri, «beste zonalde batzuk baino hobeto» ari dela egoera horri aurre egiten. Horren arrazoietako bat, Goierriko Herrien Ekintza fundazioak eta Goieki garapen agentziak egindako lana dela uste du. «Erakunde publiko eta enpresa pribatuen arteko elkarlana izan da gure eskualdearen bereizgarri nabarmenetako bat eta orain arte izan dugun egoera ekonomiko eta sozial orekatua lortzeko zutabetako bat». Zentzu horretan, etorkizunari aurre egiteko «denon esfortzua» behar dela uste du Aldasorok, eta «momentu honek eragile guztien lana eta, are gehiago, elkarlana» eskatzen duela. Eta elkarlan hori, udalen eta erakundeen bidez gauzatu nahi dute, «udalek eta eragile ekonomiko eta sozialek beraien eskuetan dituzten baliabide guztiak» erabili behar baitituzte. Laguntzak eta mozioa Eusko Jaurlaritzak eskualde ikuspegitik enplegu plangintzak egiteko dirulaguntzak iragarri dituela [...]

Beasaingo Hitza

Aizkorri jomuga hartuta

Aizkorriko gaina dute jomuga eta helburu. Beasaingo Aizkorri Mendizale Elkarteak dena prest du bi urtez behin egiten duten Aizkorriko Birarako. Tomas Salazarren omenez egiten duten probak VI. urtea du aurten. Beasaindik abiatuta, 52 kilometroko bidea egingo dute mendizaleek. Aizkorri mendizale elkarteko Benito Aiestaranek azaldu duenez, dagoeneko 120 lagun daude izena emanda, baina aukera igande goizera arte egongo denez, denera 200 bat lagun espero dituzte. Iganderako eguraldiaren prebisioa ez da oso ona, baina aurreko edizioetan, eguraldiak lagundu ez duenean ere, ondo osatu izan dute ibilbidea. Igandean bertan ere izango da izena emateko aukera, 15 euroren truke. Salbatore auzotik abiatuko dira, igande goizeko 6:00etan. 52 kilometroko ibilbidea da, eta 2.500 metro inguruko gorako desnibela du. Parte hartzaileei, iluntzeko zortziak arteko muga jarri diete ibilbidea osatzeko. Normalean horrelako probetan aritutako edo mendian zaildutako jendea izaten da parte hartzen duena, baina bada ezpada, «oinetako egokiak eta anoa postuetan jatekoa izango bada ere, soinean zer edo zer» eramatea komeni dela diote. Antolaketa aldetik ere lan handia eskatzen du horrelako proba batek. Aiestaranen arabera, «denera ehun bat lagun» ibiliko dira egun horretan, «anoa postuetan, trasteak eramaten, Gurutze Gorrikoak… lana izaten da». Kirol fundazioarekin elkarlana Bestalde, Aizkorri Mendizale Elkarteak eta Kirolaren Udal Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute aste honetan bertan. Hala, Aizkorriko Bira antolatzen jarraitzeko alde bakoitzaren [...]

Beasaingo Hitza

Ehunmiliak probarako boluntario bila

Arrastaka mendi taldeak uztailaren 13tik 15erako antolatu du aurtengo Ehunmiliak ultratrail proba. Antolaketa lanetarako, ordea, boluntarioen beharra dute, aurreko edizioetan bezala. Hori dela eta, parte hartzeko prest dauden guztiei deia egin diete, datorren asteazkenean egingo duten bilerara ager daitezen. Arrastakak Beasaingo Iturriotz kalean duen lokalean bilduko dira, 19:00etan. Arrastaka taldeak azaldu duenez, ibilbidearen zati bat markatzea, parte hartzaileei ahal den heinean laguntzea, eta lasterkariak pasa ondoren, dena jasotzea dira egin beharreko lanak, «mendia gu joan aurretik zegoen moduan uzteko». Aipatutako lan horiek, Larraiztik hasi eta Uarraingo bidean egingo dituzte; tartean daude Txindoki, Ganbo Txiki eta Ganbo gailurrak. Antolatzaileek hasieratik izan duten helburua, «kalitatezko proba bat» izatea da. Hala, aurreko urteetan erakutsi duten maila mantendu nahi dute aurten ere, bai kirol aldetik eta bai antolakuntza aldetik. «Hori guztia aurrera eramateko, ezinbestekoa dugu zuen guztion laguntza probak irauten duen egunetan». Antolakuntzako kideekin harremanetan jarri nahi duenak, 646 85 56 20 telefono zenbakira dei dezake.

Beasaingo Hitza

Enpresa baten kudeaketa nola egiten den irakatsiko du Goiekik

Goiekik, Goierri beheko garapen agentziak, enpresa baten kudeaketa nola egiten den erakusteko ikastaro bat antolatu du. Nola sortu eta kudeatu nire enpresa? Zergatik ez kooperatiba bat? izena eman dio ikastaroari, eta enpresaren bat martxan jartzeko as...

Ordiziako Hitza

Senderismo mapa berria du Goierrik

Goiturrek Goierriko senderismo mapa berria aurkeztu du gaur goizean Ordiziako Oiangu parkean. Familian egin daitezkeen zazpi ibilbide, eta etapetan banatuta egin beharreko hiru ibilbide jasotzen ditu mapa berriak. Aratz-Aizkorri natur parkekoak dira hiru ibilbide, beste hiru Aralar natur parkerkoak, Mutiloa-Ormaiztegi arteko bide berdea da zazpigarrena, eta beste hirurak mendizaleei zuzendutakoak dira: Zegama-Aizkorri mendi maratoia; Ehunmiliak eta G2Handiak; eta Gaztaren ibilbidea. Igor Eguren Ordiziako alkate eta Goiturreko lehendakariak, eta Niko Osinalde Goiturreko zuzendariak egin dute maparen aurkezpena. Turisten nahiei egokitutako mapa bat dela nabarmendu dute, “informazioa modu zehatz eta praktikoan” ematen duena. Horrez gain, Osinaldek adierazi du Alarpe zalditegiak poniekin tiratutako gurdiekin paseotxoak egiteko aukera eskainiko duela Oiangun, Lazkaomendin eta Larraitzen. Maparen 8.000 ale kaleratu dituzte, eta dagoeneko herritar guztien eskura daude Goierriko turismo bulego guztietan. Informazio gehiagorako, sakatu hemen.

Ordiziako Hitza

Loinatz musika eskolako bandaren kontzertua

Loinatz musika eskolako bandak kontzertua egingo du larunbat arratsaldeko 19:30ean, Loinazko San Martin plazan.

Goierriko Hitza

Emakumeek festetan duen parte hartzeaz ariko dira astelehenean

Farapi antropologia zentroko Nerea Eliasek eta Araitz Rodriguezek Emakumeen parte hartzea festetan. Berdintasunean parte hartzen al dugu? hitzaldia egingo dute datorren astelehenean, hilak 18, Barrenan, 18:30ean. Hitzaldi-tailer horren bidez festetaz e...

Ordiziako Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa