2012/6

Amaia Agirrek hitz-tailerra egingo du bihar, Igartzan

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, Amaia Agirre bertsolariak hitz-tailerra egingo du asteartean, Beasainen. Ekimen horren helburua, «jolasen bitartez errimak lantzea eta hitzen bitartez ondo pasatzea» da. Euskara ikasleei ez ezik, ...

Beasaingo Hitza

Ordiziako gainetan

Goierriko Hitza

Amaia Agirrerekin hitz-tailerra, Igartzan

Goierriko Goiztiri AEK euskaltegiak antolatuta, Amaia Agirre bertsolariak hitz-tailerra egingo du, asteartean, 18:00etan, Igartza jauregian. Saio irekia izango da.

Goierriko Hitza

‘Fake orgasm’ dokumentala gaur gaztetxean

Ordiziako Gaztetxearen 26. urteurreneko ekitaldien barruan, Fake orgasm dokumentala emango dute gaur 17:00etan gaztetxean, eta ondoren tertulia egingo dute. Udaleko Berdintasun sailarekin elkarlanean antolatu du gaurko ekitaldia gazte asanbladak. Biha...

Ordiziako Hitza

‘Las nieves del Kilimanjaro’ filma emango dute asteburuan

Asteburu honetan, Robert Guediguian zinemagile frantziarraren Las nieves del Kilimanjaro filma emango dute, Beasaingo Usurbe antzokian. Michel sindikalista da, eta adinean aurrera doala, lanik gabe geldituko da. Emazteak eta biek 30 urte egin dituzte ...

Beasaingo Hitza

Gaur inauguratuko du AEK-k Ordiziako Behe Nafarroa kalean egokitu duen egoitza

Arana kalean ekin zion Goiztiri AEK euskaltegiak helduen alfabetatze eta euskalduntze lanari. Udaletxean izan zuen ondoren lokala, Barrenan ere bai, eta baita Santa Ana ikastetxe zaharrean ere, harik eta orain urte dezente udalak Santa Maria kaleko Torrea etxeko goiko solairua utzi zion arte. Gaur, eta 25 urteko ibiliaren ondoren, egoitza berria estreinatuko dute Behe Nafarroa kalean, Txakurtxulon. Euskaltegi itxurosoa atondu dute AEKko kideek. 150 metroko koadro ditu egoitzak, hainbat gelatan banatuta; hiru ikasgela, irakasle gela bat, tutoretza gela bat, ekitaldiak egiteko beste gela bat eta bi komun ditu. Altzari, mahai eta eserleku berri-berriak ditu, egoitza berriak eskatzen dituen parekoak. Karmele Santoyo Goierriko Goiztiri AEKren arduradunak kalitatearekin lotu du egoitza berria. «Eskolak berdin-berdin eman ditzakegu lokal berrian edo zaharrean, baina kalitate aldetik asko irabazi dugula uste dut, batez ere ikasleei eskaini beharreko zerbitzuari begiratzen badiogu». «Ikaragarrizko inbertsioa» Egoitza berriaren kokapena ere «ona» dela dio Santoyok, «espazioa» dauka eta «argitasuna» ere bai. «Irisgarritasun aldetik ere gaur egungo beharretara egokituta dago». Izan ere, Torrea etxean izan duten egoitza goiko pisuan dago, eskailera asko ditu, eta ezinduentzat ez da egokia. «Udan bero egiten du lokal zaharrean, eta neguan hotz. Han, gainera, asto eta oholekin aritu gara orain arte eskolak ematen, eta hemen dauzkagunak mahaiak [...]

Ordiziako Hitza

Igandean Seguran egingo den Pilotarien Batzarrera 200 lagun inguru joango dira

Pilotarien Batzarra pilotazaleen elkarte bat da, eta euskal pilotarekiko maitasuna da batzen dituena, pilotak dituen joko molde guztietan. Elkartea 1985eko urriaren 13an sortu zen, Bilboko Deportivo elkartearen egoitzan egindako ekitaldian. Aldez aurretik, Donostian bilduak ziren zenbait bileratan Iparraldeko Pilotarien Biltzarra elkarteko ohorezko kide batzuk; besteak beste, ideiaren sustatzaile nagusiak izan zirenak: Jesus Fernandez Iriondo, garai hartako Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioko presidente zena, eta Josetxo Iraundegi Arrospide, bertako idazkari zena. Batzar honen helburua pilotan jardun edo era batera edo bestera  kirol honekin bat egiten duten pertsonak elkartzea da, pilota-jokoaren tradizioari eusteko, kirol hau zabaltzeko ahalegina egiteko, Pilotaren museoa sustatzeko, bai eta egoera larrian dauden pilotariei laguntzeko ere. Asmo guzti hauek ongi bideratzeko 1986. urtetik Batzarrak egiten hasi ziren urtero-urtero heri ezberdinetan. Aurten Segura aukeratu dute, baina ez kasualitatez; Ximon Garaialde segurarra omenduko dutelako, beste zortzi kiderekin batera. Hona hemen Pilotarien Batzarreko egitaraua: -10:00. Bola eta toka txapeketa probintziala Erreboten. -11:00. Meza Nagusia. -11:45.  Pilotarien Batzarreko kide eta Zuzendaritza Taldeari harrera egingo zaie udaletxean. -12:00. Pilotarien urteko Batzarreko Asanblada Orokorra udaletxeko Batzar Areto Nagusian. -12:30. Hamaiketakoa udaletxeko atarian. -13:00. Pilota partidak frontoi zaharrean. -14:30. Lagunarteko bazkaria frontoi berrian. Ondoren. Omenaldia egingo zaie bederatzi lagunei eta orogarriak banatuko dira. Igande osoan zehar egongo [...]

Goierri Mendebaldeko Hitza

Garitoen aldizkaria kalean da

‘01Garito’ aldizkaria aurkeztu dute. Maitane Puebla zumarragarrak udaleko gaztedi sailean egindako lanaren emaitza da, helburuak gazteak informatzea eta herritarren eta gazteen arteko...

Otamotz.com Urretxu-Zumarraga

Oposaketetan euskarak duen toki «hutsala» salatzeko elkarretaratzea deitu du Beasaingo EHEk

Asteburu honetan, Hezkuntza eta Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoetarako azterketak edo oposaketak egingo dituzte Barakaldoko BECen. Beasaingo Euskal Herrian Euskaraz taldeak salatu duenez, «euskarak azterketa horretan izango duen garrantzia hutsala da, eta hori dela medio, azterketa hori gainditzeko euskara jakitea ez da ezinbesteko baldintza izango». EHEko kideen arabera, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek ‘euskera ez dela inposatu behar’ dioen bitartean, euskal hiztunak «bigarren mailako herritar» bezala tratatzen dituzte. Horregatik, jaurlaritzaren jarrera salatu nahi dute, «euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatze aldera urratsak eman beharrean, aurkako norabidean ari baitira lanean». Elkarretaratzea, ostiralean Jaurlaritzaren «iruzur berri hau» salatzeko, Beasaingo EHEk elkarretaratzea deitu du ostiralerako. Euskaraz bizi nahi dugulako, administrazioan euskaraz! lemapean, Osakidetzak Beasainen duen anbulatorioaren parean bilduko dira, 18:30ean.  Eskualde mailako bilkura denez, goierritar guztiei egin diete parte hartzeko deia.

Beasaingo Hitza

Ingurumena hobetzeko neurriak aurkeztu dituzte Legorretako ikasleek udaletxean

Legorretako Ugaro herri eskolako ikasle ordezkaritza batek Eskolako Agenda 21en jorratutako gaiak, neurri-eskaerak eta konpromisoak aurkeztu zituen, atzo, udaletxean, Iñaki Mezquita zuzendariarekin batera. Bakartxo Mendez alkateak, zinegotziek eta herriko elkarte batzuetako ordezkariek entzun zituzten haurrek jasotakoak. Biodibertsitatea landu dute, bigarren urtez. Dekalogo bat proposatu diote udalari, ingurumena eta ingurua zaintzeko.

Aimar Maiz

Motorren IAT azterketa egin ahalko da Beasainen

Goierriko motor eta ziklomotoreen jabeek IAT ibilgailuen azterketa teknikoa Beasainen egiteko aukera izango dute, aurten ere. Kale nagusiko 9. zenbakian dagoen lokalean jarriko dute unitate mugikorra, uztailaren 10 eta 11 egunetan. Azterketa hori egite...

Beasaingo Hitza

Aldaizeren 50. alea festa handiarekin ospatuko dute

Aldaize aldizkaria 2004. urtean sortu zen Idiazabalgo Illati Euskara elkartearen eskutik. Orduan Goierritarra zen etxeetara iristen zen euskarazko aldizkari bakarretakoa inguruko albisteen inguruan, nahiz eta Hitza, Aldaize sortu eta hilabete gutxira hasi zen argitaratzen. Horregatik, une hartan zegoen euskaraz irakurtzeko motibazioa bultzatzeko sortu zen nolabait. Bi hilero argitaratzen den alean herriko bitxikeriak, albisteak, baserri eta etxeen ingurukoak, errezetak, erreportajeak, elkarrizketak, argazki zaharrak… aurki daitezke. Denetik, eta herritarren partehartea bilatuz. Izan ere, herritarrek egiten duten aldizkaria da hau. Aleen itxura mantendu bada ere, bakoitzean zutabe bat idazten du pertsona ezberdin batek, elkarrizketak egiten dizkiete Idiazabalen bizi diren eta kanpora bizitzera joan diren idiazabaldarrei Handik eta Hemendik atalean, bat ere errepikatu gabe, aktualitatea duten gaiak lantzen dira… Aldizkari freskoa dela, alegia. Izena hautatzeko, Anttonio Berasategik zerrenda bat egin ostean, haietako bat aukeratu zuten; Abaroa. Baina hitz hau jada erabilia zegoenez, Aldaize izena jarri zioten. Orain 50. alea ateratzeko bidean daude jada, eta hori ospatzekoa da. Horregatik, larunbat honetarako festa antolatu dute Illati euskara elkarteko kideek. Festa honetan, herritar askoren partehartzea izango da. Apiriletik hasita daude larunbat honetako prestakizunetan, eta bertsoak, dantza, musika, antzerkia, bakarrizketak eta bestelako sorpresak antolatu dituzte. Eguna girotzen hasteko, arratsaldeko 19:30etan taloak eta sardina erreak jan eta sagardoa edateko [...]

Goierri Mendebaldeko Hitza
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa