Urtebeteko lanaren balantzea egin du Idiazabalgo Bilduk

Pasa den asteazkenean Idiazabalgo Bilduk batzar ireki bat ospatu zuen udaletxean. Batzar honetan, azken urte honetan udalean Bilduren zinegotziek egindako lanaren berri eman zuten. Arloz arlo, Bilduk egindako ekarpena eta gai bakoitzaren inguruan duen ...

Pasa den asteazkenean Idiazabalgo Bilduk batzar ireki bat ospatu zuen udaletxean. Batzar honetan, azken urte honetan udalean Bilduren zinegotziek egindako lanaren berri eman zuten. Arloz arlo, Bilduk egindako ekarpena eta gai bakoitzaren inguruan duen ikuspuntua bilerara joan ziren herritarrekin kontrastatzeko aukera izan zen. Orokorrean herritarrek ondo baloratu zuten Bilduren udalgintza taldea egiten ari den lana, eta batzar irekiak gehiagotan egitea proposatu zuten herritarrek udaleko berri izan dezaten. Bilduk, bere aldetik, udaleko bere jardueraren berri emateko eta herriko gaien inguruko iritzia emateko aldizkari bat sortu du. Asteazkeneko batzarrean aurkeztu zuten HurBildu izena izango duen aldizkari hau. Datozen egunetan banatuko da aldizkaria.

HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa