Aitor Leal Zerainen da jada

Aitor Leal Zerainen da jada. Ordu pare batetan Beasainen izango da. Imanol Aleson da bigarren. Oazurtzatik igaro direnean Lealek 22 minutuko aldea zuen Alesonekiko. Bitartean, Goierriko 2 Handiak lasterketako partaideak helmugara iritsiz doaz, pixkanaka. Ehunmilakeko webguneak arazoak jasan ditu ziurrenik bisitari kopuru handia dela eta, eta antolatzaileak saiakera berezia egiten ari dira informazioa sare sozialen bidez zabaltzeko. Ehunmilaken Twiterrean eta Facebookean lasterketako azken berriak irakur daitezke.
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa